Asteburuko emaitzen artean azpimarratzekoak dira Euskal ligan Bera Bera senior taldearen garaipena Bidebietan, Ereintzaren aurka (24-16), sailkapenean bigarrena kokatuz. Bestetik, Gipuzkoako txapelketan, Herrería Bidebieta jubenil taldea Arrasaten irabazita líder kokatu da.
Kanporaketa amaitzeko bi minutu falta zirela, bi goleko aldea izanda, SUPER AMARA Bera Berak guztia eman du, pista osoan presionatuz, Errumaniarren defentsa gainditzeko pistako zazpi jokalariekin arituz baina partida osoan egindako lanak erasoan asmatzea galerazi du, ondorioz Ramnicu Valcea da multzoen fasera sailkatu dena (63-55).
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek azaldu du komunikabideen aurrean “lehiakorrak izatea da helburua, han frogatu genuen talde honen aurka gai garela eta orain gure etxean jokatzen dugu”. “Erronka da, oso zaila” adierazi du, izan ere, Ramnicu Valceak joaneko partidako desbantaila irauli egin behar du (34-28).
Bera Berako harrobiko taldeak Irun, La Salle, Yoldi, Manteo, Bidebieta, Zumaia eta Arrasate arituko dira asteburuan. Euskal ligan, Lacturale Bera Berak ez du jardunaldirik izango eta senior taldeak, aldiz, Ereintza hartuko du igandean Bidebietan.
Etenaldira lidergoan nor izango den lehia SUPER AMARA Bera Bera nagusi irten da, Unicaja Banco Gijón gaindituta Gascan (28-22, 16-10 atsedenadian) eta horrez gain Rocasak Telden Mecalia Atlético Guardésekin (34-34) berdinduta, kanariarrak eta astuariarrak, bigarren dira donostiarrekiko hiru puntura.