Espainiako hautatzaile Ambros Martinek super amara Bera Berako Maitane Etxeberria eskuin hegalekoa deitu du, Austrian, Hungarian eta Suitzan ospatuko den 2024ko Europako Txapelketara sailkatzeko aurrenko bi jardunaldiak jokatze aldera.
Ondorioz, Urriaren 7an Atticgo BM Elxen aurkako partidaren ondoren, igandean Guerreras delako selekzioarekin bat egingo du Benidormen, izan ere, sailkapen faseko lehen jardunaldia hartuko duen herrian, Illa Kiroldegian alegia, non Espainiak Lituania hartuko duen asteazkenean, urriak 11 (20,45etan). Ondoren, Guerreras taldeak Azerbaijanera bidaiatuko du Bakun jokatzeko urriaren 14an (larunbata, 15etan).
Argentina eta Brasil, Polonia eta Portugalera
Bestalde, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten argentinarrek konzentrazioa burutuko dute Polonian Panamerikarra prestatzeko eta Mariane Fernandes, berriz, Brasilekin arituko da Portugalen.
Junior selekzioa
Azkenik, Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Eider Tapia (Zarautzi utzita) ere kontzentratuta joango dira, kasu honetan, Junior Selekzioarekin. Hauek 2024ko Munduko Txapelketarako sailkatze faseari ekingo diete azaroan, Kroazia, Italia, Feore Uharteak eta Serbiaren aurka.
Argazkia: Óscar Araujo