Melinda Marie Louis super amara Bera Berako jokalariak Poliklinika Gipuzkoan egindako erresonantziak triada bat erakutsi du, hau da, aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta bi meniskoak.
Louisek, kontraeraso batean, gaizki erori zen eta taldeak eta jokalariak berak haustura zegoela antzeman zuten, baina iragarpenik txarrenak bete dira.
Jokalariak laster izango du kontsulta eta bertan ezarriko da ebakuntzaren data, beraz, denboraldia amaitu da Louisentzat.