Bera Berako Eskubaloi arduradun Tati Garmendiak, Lyndie Tchaptchet pibote nafarra (18 urte eta 1,85 m.) aurkeztu du gaur goizean, Gurpea Beti Onak Azparren Gestion taldetik datorrena. Atarrabiako klubarekin jaitsiera saihesten buru-belarri aritu den jokalariak aitortu duenez, “datorren urtean Donostian izango naizen benetako sentitu dut orain”.
Espainako Eskubaloi Federazioak gaur ezagutzera eman du junior mailako hautatzaile Joaquín Rocamorak osaturiko 16 jokalarien zerrenda, Parisen ekainaren amaieran ospatuko duen 4 Nazioen txapelketa prestatze aldera. Bertan da super amara Bera Berako Eider Tapia eta horrez gain, uztailaren 1etatik aurrera izango diren Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo.
Ustekabeko jokaldi batean, Bartzelonan jokaturiko Nazioen Kopako finalean, super amara Bera Berako June Loidi jokalariak kolpe gogorra jaso zuen sudur haustura eragin ziona, printzipioz, ebakuntzarik behar ez duena.
Espainiako eskubaloian proiekzio handienetarikoa duten Lyndie Tchaptchet pibote nafarrak eta Carmen Arroyo Ciudad Realeko albokoak super amara Bera Berarekin sinatu dute kontratua, gutxienez, hurrengo bi denboraldietarako, 2023-24 eta 24-25erako, alegia.
































