Irailaren 1ean martxan jarriko da benjamin eta alebinen eskubaloi eskola Bidebieta kiroldegian. Hortaz, 2012 eta 2015 urteen bitartean jaitako neska-mutilek izango dute hitzordua eta entrenaldi saioak, astelehenetan edo ostiraletan 18etatik 19etara.
Uda bizia izaten ari da Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo eta Eider Tapiarentzat. Bihar Lituaniara joango dira Guerreras Junior selekzioarekin, uztailaren 10etik 16ra herrialdearen mendebaldeko Klaipedan burutuko den W19 EHF Championschip txapelketan parte hartzera.
Summer BAGek egoitza iraunkorra estreinatuko du 2023an: Leongo Villacelama herria, alegia. Udako txapelketa hau sortu zuten hiru taldeak – Bera Bera Eskubaloia, Aula Valladolid eta Atlético Guardes (BAG) – akordio batera iritsi dira Leongo herriak urtero Guerreras Iberdrola Ligako denboraldiaurreko txapelketa ospetsuena har dezan. Iaz herri honek IV. edizioa hartu zuen.
































