Europako Txapelketa dela eta Guerreras Iberdrola Ligak hilabeteko etenaldia du baina Donostian gelditu diren Super Amara Bera Berako jokalariek entrenatzen jarraitzen dute Álex Nogués, bigarren entrenatzailearekin. Era berean, bi lagunarteko finkatu dira, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka.
Euskal Ligan, Bera Berak Egia gainditu zuen Bidebietan eta Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Aiala Zarautzen. Bestetik, Herrería Bidebieta Bera Bera mutilek bi garaipen lortu zituzten, kadete taldeak hurrengo faserako onenen artean egoteko urrats garrantzitsua emanez.
Super Amara Bera Berak lau ordezkari izango ditu gaur Esloveniako Celje hirian Danimarka – Eslovenia partidarekin -Alvarezek eta Bustamantek zuzenduta– hasiko den Europako Txapelketan. Hau da, 2014n Hungarian eta Kroazian jokatu zena bezala, Espainiako selekzioak Zilarra lortu zuen orduan.
Infantil, kadete, jubenil eta senior mailetan arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan. Azpimarratzeko, Euskal Ligan Bera Bera senior taldeak Egia hartuko du Bidebietan eta Lacturale Bera Berako taldeek Zarautzen izango dute hitzordua.































