Donostiarren lehen porrota liga honetan. Akaba markagailuan atzetik joan zen ia partidu guztian, azken minutuetan ez ezik bost goleko abantaila gainditzea lortu zuen eta. Teorian partidu eroso batean, “Mar Alicante” taldea sailkapeneko azken postuan zegoen, Akaba taldea Mar Alicante taldeagatik gainditua izan zen, ez bere jokoagatik baizik eta Akabak erasoan izandako etengabeko erruengatik.Akabak, defentsa lanetan oi den bezela gutxi gora behera, markagailua mantendu zuen baina erasoan jaurtiketa gehiegi hutsegin ziren, eta nahiz eta bigarren zatian erritmoa estutu partiduak alde egin zien. Azken minutuak lotsagarriak izan ziren balentziako epaile eta mahaiko epaileen aldetik, partidua amaitutzat eman zuten denbora bukatu baino lehen, Esme Lopez¨ek gola sartzen zuen bitartean. Epaileek partidua ez zela bukatu onartu zuten, gola baliogabetu zuten eta erdiko sakea eta hiru segunduko baloi edukitzea besterik ez zuten eduki. Sinestezina eta sekulakoa. Haserrea eta ezintasuna donostiako taldean. Zartada donostiarrentzat, sailkapeneko goikaldean mantentzeko aukera ezin obea zen eta. Puntu hauek pista zailago batean berreskuratzera behartuak ikusten dira orain. Emaitza honek ez die onura gehigirik ekartzen, azaroan ligako talde indartsuenen aurka jolastu behar dute eta egoera hau gainditzeko gai direla, beste mementuetan erakutsi duten bezala espero dugu. Hemendik taldeari adore ematen diegu eta dakiten bezala borrokatzen jarraitzeko eskatzen diegu. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, larunbatak 26, 19:30 tan, Madrileko Leganes´en aurka. Epaileak Leoneko Angulo del Rio eta Merino Mori izango dira.
Berriz ere donostiarrak garaile irten ziren eta honekin seitik sei dira irabazitako partiduak. Kanariarrak ezin izan zuten deus ere egin gainera etotzen zitzaienakin. Akabak partidua irabazteko beharra zuen sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko, ahalmen guztia jarri zuten emaitzean ez huts egiteko eta joku bikain baten bidez Lanzarote taldearen aukera guztiak baliogabetu zituzten. Lehen zatian talde kanariarrari gogo haundiakin ikusi zitzaion partidua zaila jartzeko, bainan 20 minutu besterik ez zuen iraun.Hemendik aurrera donostiarrak markagailuan joan ziren, defentsan egindako lanaren bidez eta erasoan erakutsitako trebetasunaren bidez, atsedenera 16-11 ko partzialarekin iritis ziren. Bigarren zatiak Akabaren entrenatzaileak minutu gutxi jolasten dituzten jokalariak kantxaratu zituen eta taldeak oso ondo jardun zen, kanariarrei ez zieten arnasik hartzen utzi, defentsa hobetu, erasoa bizkortu eta ate aurrean trebetasuna nabaria izan zen. Azken 25 minutuetan Lanzarote taldeak bi gol sartzeko aukera besterik ez zuen izan, donostiarren joku trebearen adierazpen nabaria, amaieran markagailuan 30-16 eta Akabako 9 jokalariek gola sartzea lortu zutela azpimarratuz. Patri Pinedok 7 gol lortu zituen. Hurrengo partidua Alikanten izango da, azteazkenean , 19:30 tan Mar Alicante taldearen aurka. Talde honek jokatutako partidutan oraindik ez du punturik lortu. Akaba taldea asteartean entrenamendu ostean irtengo da autobusez, Hotel Rambla´n gau eginaz. Epaileak Ayesta Martín eta Tejedor Palacin izango dira.
Akabak sailkapeneko azken postuan aurkitzen den taldearen aurka jokatuko du. “Mar Alicante” taldea, teorian behintzat, ez da arazo haundia izango talde donostiarrarentza, bainan partidu honek sailkapeneko goiakaldean mantentzeko aukera emango diela ahaztu gabe. Epaileak balentziako Ayesta Martín eta Tejedor Paladin izango dira. Partidua “Pitiu Rochel” polikiroldegian izango da, azteazkenak 23, 19:30 tan. Taldea asteartean irtengo da, zortziak inguru, Rambla hotelean gaua pasatzera. Alikantera goizeko bostetan gutxi gora behera iritxiko dira eta bidaia erosoagoa literetako autobus batean joango dira. Ainara Rodríguez atezaina, ikasketa arazoengatik,deialditik kanpo geratzen da eta bere ordez Leire Otero atezaina joango da. Zorte ona eta emaitza onekin itzultzea opa diegu.
2º Nazional taldeak 25-18 irabazi zuen San Adrian ( Bilbo) taldearen aurka. Atsedenean markagailuan 13-10 irabazten zuen Bera Berak eta Itxaso Egaña, Goi Mailako patiduan deialditik kanpo geratu zenez 2º mailako taldearekin jolastu eta gol gehien sartu zituen jokalaria izan zen.
Talde jubenila, nahiz eta partidu bikaina jolastu Bidebietan, ezin izan zuen Zumaiako Pulpo taldea gainditu, azken emaitza markagailuan 15-19 (atsedenean 9-8).Gol gehien sartu zituen jokalaria Nahiara Elgarresta izan zen, 8 golekin. Talde kadeteak berriz, Urnietan jokatutako partidua irabazi zuen, 13-23 (astedenean 6-12). Gol gehien sartu zituen jokalaria Enara Martinez izan zen, 9 golekin.
Akaba taldeak kanariaseko taldea aurrez aurre izango du, larunbatak 19 , 19:30´tan Bidebietako pistan. Lanzarotek mementu honetan sailkapeneko 8 garren postuan aurkitzen da eta jardunaldi bakoitzean bere joku mailaren hobekuntza nabaria da.Denboraldi honetan bere jokalari hoberena galdu du baina lau atzerritar gehitu ditu: Morozova, Bejckten, Crisstiansen eta Nedeliu. Hauek, Belen, Parreño eta Soraya nazionalen ondoan, taldeko bizkarrezurra osatzen dute.Akaba taldea bere seigarren garaipenaren bila aterako da eta partidu hontarako jokalari guztiak prest daude. Emakumezkoen “Super Liga” honetan edozein ezbehar funtsezkoa izan daiteke eta donostiako taldearen mementuari etekina atera behar zaio, sailkapeneko lehen postutan mantentzeko garaipen berri bat lortuaz. Epaileak kantabriako Arce Ortega eta Francisco Diez bikotea izango dira.