Bera Bera

Select your language

Patri Pinedok, segundu gutxi falta zirenean partida bukatzeko, irabazteko gola lortu zuenean, bi puntutako saria eman zion Akaba Bera Berak egindako nekezin lanari. Gol horri esker, partidari buelta eman zioten donostiarrek, nahiz eta Mar Alakantek sei goleko abantailak izatea. Denboraldi honen hasieran ohizkoa izaten ari den bezala, Reyes Karrerenek zailtasunak izan dituzte partidan sartzeko, eraso eskasak zaila izan zuen etxeko defentsa gainditzeko, eta defentsan egindako lan eraginkorra besterik ez zuen erakutsi lehenengo zatian diferentzia zabalagoa ez izateko. Etxekoen lehenengo lerroko sendotasunak aukera eman zion markagailuan aurretik jartzeko, eta abantaila ugari izan zuen Esteban Roigek zuzentzen duen taldeak. Horren ondorioz, atsedenaldian Mar Alakanteren abantaila 13 eta 9koa izan zen. Bigarren zatian Akaba Bera Beraren jokua hobea izan zen, posesioak luzeagoak eta eraginkorrak izan ziren, baina etxekoen abantailak beti bi goletik gorakoa izan zen. Gainera, kalitate gutxiko epaiketak eragozpen gehiago jarri zion talde euskaldunari partida berdintzeko, bitan egon bait ziren zelaiko lau jokalarikin exklusioen ondorioz. Dena den, partidaren bukaera iristen zen ehinean Reyesen defentsa sendoagoa izan zen, eta kontraeraso eraginkorrak azalduz lortu egin zuen azken minutuotan, 0-5etko partziala lortuz, eta bi puntu erabakiorrak lortuz aurreko postuetan segitzeko. Akaba Bera Bera oso pozik dago lortutako emaitzarekin, aurreko denboraldietan gertatu ez den bezala, aurten lortu egin bait dute irabaztea nahiz eta joku polita ez egin. Horrek azaldu nahi du taldea heldua egin dela eta handinahikeria badaukala. Garaipen honekin ligan lau partidutik hirutan irabazi egin du Bera Berak, eta hurrengo asteazkenean, arratsaldeko 7tan, Itxakoren kontra jolasten du. Sendo ari dira Lizarrakoak ligan, porrota ezagutu gabe, baina asteburuetan ez dute lortu Taldeen Fasera pasa Europako Txapeldunen Ligan. Jardunaldiko berririk onena izan da Amelié Goudjo partehartzea. Pibote frantziarrak debuta egin du ligan, eta gol bat lortu egin du, fibren apurketa ahaztuz, eta defentsan lan ederra burutuz. PARTIDAREN DATUAK Emaitza: 25-26 (13-9) BM Mar Alicante: Sánchez, Triguero (atezainak); M. Luján (2), Tobiasen (2), Möller (2), C. Luján (1), Alonso (3), Ortuño (8), Martín (2), Fernández (3), Núñez eta González. Akaba Bera Bera: Johanna Bouveret, Patricia Aisa (atezainak), Eider Rubio (2), Verónica Valverde (4), Tati Garmendia (7), Raph Tervel (2), Zulai Agirre, Matxalen Ziarsolo, Kattalin Olasagasti, Patrizia Pinedo (3), Libe Altuna, Yolanda Sanromán (2), Alexandra Lacrabère (5) eta Amelié Goudjo (1).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores