Larunbatean, 12,30tan Bidebietan, Bera Bera kadete taldea eta Ermua taldea aurka jokatuko dute, eta sailkapeneko agintea mantentzeko partidurik galdu gabe, donostiakoak garaipenaren bila irtengo dira.
Igandean 10,00etan Bidebietan, Bera Berako talde jubenilak Sestao taldearen aurka jokatzen du, sailkapeneko azken postuan aurkitzen den taldea da eta donostiakoak garaipena lortu beharko dute ligako goiko postuetan mantentzeko.
Igandean 12,00tan Bidebietan partidu garrantzitsu bat jokatuko da Bera Bera eta Sestao taldeen artean. Bi taldeak momento hauetan sailkapeneko liderrak dira puntu berdinekin eta bi taldeen arteko lehia haundia izando delakoan gaude, azken emaitza ikusteke dago.
Euskal Selekzioak lagunarteko bi partidu antolatu ditu ligako etenaldi luze honetan. Partiduak azaroak 1ean Andoainen eta 3an Mungian izango dira, biak Holandako Selekzioaren aurka.
Lehen aldiz selekzioko entrenatzaile bezala Reyes Karrere egongo da eta taldea osatzeko 15 jokalari deitu ditu, horien artean Bera Berako sei jokalari: Nagore Zipitria, Tati Garmendia, Zulai Agirre, Esther Larreategi, Eli Pinedo eta Amaia Ugartemendia. Aipagarria da ate aurkarian Jokelyn Tienstra taldeko lagunarekin aurkituko direla.