Akaba Bera Berak Elda Prestigio liderraren bisita jasoko du bihar
Liga irabazteko faboritoenetako baten bisita jasoko du Akaba Bera Berak jardunaldi honetan. Partida honetan lehenbiziko aldiz talde batek, biak ez badira, galduko ditu lehenengo puntuak.
Aurreko denboraldietan bi talde hauen arteko partidak oso diferentzia gutxigatik erabaki dira, eredu moduan iazkoa, 23na berdindu egin zutela.
Internazionalak diren jokalariez gainezka dago Diana Boxek zuzentzen duen taldea, eta ligako jokatu dituen bi partidetan 13 eta 10 golengatik irabazi du.
Dena den, moralaz gainezka iristen dira partida honetara donostiarrak, Ribarrojan garaipena lortu ondoren, eta bere publiko aurrean azaldu nahi dute behingoz liga irabazteko taldeen artean egon daitekela.
Richard Oriberi omenaldia
Partidaren aurretikoetan , Pekin ‘08an lau bider domina irabazi egin duen Richard Oribe omenaldi hunkigarria jaso du Akaba Bera Beratik, talde honen zale amorratua bait da. Berarekin batera, igerilari paralinpikoa den Arkaitz García eta Akaba taldearen Pekinen izandako Alexandra Lacrabère eta Raph Tervel ere omenaldia jasoko dute.
Selekzioak Tati Garmendia deitu du
Bestalde, Akaba Bera Beran lehenengo lerroan jolasten duen Tati Garmendia deitu du Jorge Dueñak selekzionadoreak Rotterdam Txapelketan parte hartzeko Urriak 16tik 19ra. Macedonia ’08 Europako Txapelketa prestatzeko balio du torneo honek. Jokalari donostiarra selekzioarekin bilduko da Veliko Tarnovo (Bulgaria) taldearen aurka EHF Kopako kanporaketa jokatu ondoren.
Euskadiko Kopako Finalean
Akaba Bera Berak Euskadiko Kopako finala jokatuko du finalerdietan Aiala Zarautz gainditu ondoren. 24-35 izan zen partidaren emaitza, eta eskumendeko taldearen Sara Curtok eta gazte mailako Ane Herrerok eta Nagore Arizagak jokatzeko aukera izan zuten.