Akaba Bera Bera Erreginaren Kopatik kanpo geratu zen Sagunto taldearen aurka galdu ondoren.
Espero zen bezala, Sagunto ez zen duela jardunaldi gutxi Gaskatik pasa zen talde berdina, eta aldiz Erreginaren Kopa, ustekabeak ohizkoak izaten diren txapelketa bat dela kontuan izanik.
Akabak hasiera batean partidua kontrolatua izan zuen 4-0 emaitzarekin, baina Saguntok donostiakoen defentsa apurtzea lortu zuen eta Kolevak azken segunduetan lortutako golaren ondoren partidua galdu zuten.
Manuela Fiedel jokalariaren lesioa tamalgarria izan zen, eskuin hatz erakusleko artikulazioan luxazio bat diagnostikatu diote eta 15 edo 20 egunetan txapelketatik kanpo egon beharko du.
Aipagarria Tienstra atezainaren ekitaldi bikaina.
Eric Baradat frantziako emakumezko selekzioaren entrenatzaileak konzentrazio bat antolatu du Angleten Akitaniako jokalarientzat. Eta gure klubak Anglet O. Hanball taldearekin mantentzen duen muga-arteko kolaborazio hitzarmenari esker, gure talde jubenil eta kadeteen aurka jokatzeko nahia azaldu du. Talde kadeteak Akitaniako selekzioaren aurka igandean 19:30tan jokatuko du eta jubenilak berriz astelehenean 19:30tan, bi partiduak Angleteko polikiroldegian.
Joaneko jardunaldian Ereintza eta Bera Bera jubenilen artean Errenterian jokatu behar zen partidua pistaren egoeragatik ezin izan zen jokatu. Bi taldeak ados jarri dira partidua Bidebietan jokatzeko, ostiralak 20ean, 17,45tan. Donostiakoak sailkapeneko lider bezala jarraitzeko garaipena lortu behar dute.
Partidu hau joan den astean Errenterian jokatu behar zen, baina pista arazoengatik atzeratu eta Bidebietan jokatu da ostiral honetan. Donostiakoak arazorik gabe eta erosotasunez garaipena lortu dute, hasieratik markagailuan agintea lortuaz. Atsedenerako markagailuko aldea gaindiezina zen Ereintza taldearen jokua ikusirik, (2-12), eta bigarren zatia ere lehenaren parekoa izan zen. Golegileak: Elgarresta 11, Lazcoz 9, Silva 2, Citu 2
Akaba Bera Berak Ro´Casa taldearen aurka lortutako garaipen berri honekin, menderaezintasuna mantentzen du bigarren itzulian.
Hasiera batean partidua nahiko berdindua izan arren, donostiakoa markagailuan aurrreratzea lortu zuten eta partidu amaierara Ro ´Casa taldeak markagailuari bira emateko aukerik ez izateko abantail nahikoa mantentzea lortu zuten.
Golegile haundienak Manu Fiedel (5 gol) eta Nely Carla (5 gol)izan ziren.
Orain Akabak arreta osoa bere hurrengo konpromisuan jarri beharko du, Erreginaren Kopan.
Taldeak bidaia asteazkenean egingo du, eta ostegunean final laurdenetan Alucine Alser Sagunto taldearen aurka jokatuko du.