Akaba Bera-Berako neskak, igandeko Udazken Loreak saioan
Reyes Carrerek gidatutako taldea Artikutzako basoetan murgilduko da, eta ondoren, Donostiako Sansustene elkartean egingo dute hamaiketakoa
Igande honetan Iro Landaluzek gidatutako "Udazken Loreak" perretxikoen inguruko saioan eliteko kirolari batzuen sekretuak ezagutuko dituzte. Akaba Bera-Bera eskubaloi taldeko 15 neskak izango dituzte protagonista, Reyes Carrerek gidatuta.
Arikutzako basoan murgilduko dira, eta oraingoan, baloia saskiengatik ordezkatzeaz gain, kirol teknika onddoak jasotzera zuzendu beharko dute. Izan ere, partida bakoitza jokatu aurretik, platerkada onddo jateak energia ematen omen die Bera-Berako neskei.
"Udazken Loreak" saioan ohikoa den legez, basoko ibilbidea bukatu ondoren sari mamitsu batetaz gozatzeko parada izango dute; Donostiako Sansustene jatetxean egingo dute hamaiketakoa.
"Udazken Loreak" igande gaueko 21:30ean izango da ikusgai ETB-1en.