Joan den larunbatean, abuztuak 25, Akaba Bera Berak datorren denboraldirako prestakuntzaren jarraipenari ematen, Elizondoko I Vidaurre Eraikuntzak Torneoko garaipena lortu du. Goizeko eta arratsaldeko jardunaldietan jokatu ziren partidak, biak 20 minutuko bi zatirekin.
Goizeko partean Fermafix Lleidaren aurka espero zen bezala ezustekorik gabeko garaipena izan zen 22-11 irabaziz. Arratsaldeko finala Ohorezko mailako bi taldeen arteko lehia izan zen, Akaba Bera Bera eta Promociones Paraíso Castro Urdiales. Partida 18 -13 bukatu zen, beraz, honetan lan gehiago egin behar izan zen Torneoren garaikurra etxera eramateko.
Jakinarazten dizuet, datorren larunbatean, abuztuak 25, Akaba Bera Bera taldeak Elizondo herrian jokatuko duela Baztango Taldeak antolatutako torneoan. Bertan honako taldeak parte hartuko dute: Baztango Kirol Taldea, Fermafix Lleida, biak 1. mailakoak, Promociones Paraiso Castro eta gu geu, biak Ohorezko mailakoak. Partidak goizez eta arratsaldez izango dira.
Goizeko partidak 20ko bi zatikoak izango dira, eta arratsaldekoak berriz 30ko bi zati.
11:00tan Akaba Bera Bera – Promociones Paraiso Castro
12:30tan Baztango Kirol Taldea – Fermafix Lleida
Irabazleak arratsaldeko 7:15tan finala eta galtzaileak 17:00tan
Gure taldeari dagokionez, zenbait jokalari ditugu iazko lesioak errekuperazio prozesuan dabiltzatenak oraindik. Hala, Patricia Pinedo iaz Itxakoren aurkako partidan egindako eskubiko sorbaldaren lesioa ez du erabat osatu, baita ere egoera berean dago Libe Altuna eskubiko belaunaren lotailuaren hausturaren errekuperazio lanetan. Rafhaelle Tervel Frantziako Selekzioarekin eskubiko orkatila bihurritu zuen. Beraz, hauen parte hartzea ez da normaltasunez izango.
Baztango kirol taldeak (BKT) datorren denboraldirako goiko mailara iristeko helburua du, horretarako 4 goi mailako jokalari berriak ekarri ditu, hauek iaz , Maria Felix ezker alboko hungariarra (Marina Park), Amalia Corina Saftoiu atezaina (Perdoma) eta Mirela Chirila ezker hegaleko (Cetate) Errumaniarrak, eta azkenik Turkmenistango Larisa Shhumileva ezker alboko gaztea (Hypo). Beraz, nahiz eta beheko maila batean egon, goi mailako fitxaketak egin ditu.
Promociones Paraiso Castro Urdiales-eko taldea, goi mailara igo berria da, hala ere aurredenboraldi honetan ABF taldeen aurkako egindako lagun arteko partidetan oso emaitzak onak lortu dituenez, ez dirudi maila berriari eusteko arazo larririk edukiko duenik, deigarriena Lizarrako Itxako taldearen aurka 22na berdinketaren emaitza izan da. Bere aurpegi berriak hauek dira: Eskubi hegaleko japoniarra Mariko Komatsu (Fermafix Lleida), Marta fuster pibotea (Gijon), Laura Castro Albokoa (Vicar Goya), Zsfia Pasztor hungariarra (Cementos La Union), hegaleko Naiara Duñabeitia (Baiona).
Fermafix Lleida, azkeneko denboraldian ohorezko maila galdu zuen. Zenbait jokalari beste taldeetara joan dira, beraz, ez dakigu oso ondo ze mailako taldea edukiko duen aurten. Dena den, talde oso borrokatzailea izan da beti.
Besterik gabe, agur bero bat
Datorren astelehenean, abuztuak 27, kadeteen, jubenilen eta 2. mailako taldeen entrenamenduak hasiko dira. Anoetako miniestadioan egon behar duzue arratsaldeko 18:00etan korrika egiteko zapatilekin
Aurtengo kirol denboraldia bukatuta, AKABA BERA BERAko zuzendaritza
fitxaketa lanetan dihardu egun hauetan. Momentuz, jokalari berri baten
berri eman nahi dizuegu; PATRICIA AISA ZAMORA, 23 urtetako
gasteiztarra, jada. Bere 1,80ko altuerarekin, atezain nabarmena da.
Gasteizko EHARIALDEA taldean hasi zen bere kirol bilakaera, hortik
KUKULLAGA ETXEBARRIan (lehen mailako taldea)ibili eta AKABA BERA
BERAra dator orain, bigarren atezain bezala, jokoan dena emateko
desioz.
Sufritutako emaitza lortu du gaur Balentzian CEMENTOS LA UNION taldeak, non AKABA BERA BERAK eta lesioz jositako talde murriztua izanik jokoan, adore eta kemen sutsua erakutsi du, lau goletako diferentziaz galdu duelarik jada, LIga txapelketako irabazlearen aurrean jokatutako partiduan. Hainbeste lesio izanik taldean, Tati Garmendia entrenatzaileak, jokalari askok ohizkoak ez diren posizioak defendatzera behartu du, eta aldaketa ugari egitera, egoera honek neurketaren bilakaeran eragin zuzen-zuzena izan duelarik. Dena dela, eta defentsa lanetan (6:0 lehen zatian eta 5:1 gero) bikain ibili dira gipuzkuarrak, eta partiduaren lehen 15 minututan bederen, bi taldeetako jokoa nahiko parekatua gertatu da. Baina neurketa aurrera zihoalarik,beroa, tentsioa, eta ohizko ez diren lekuen defentsa trinkoa jokalarien jokoan nabarmentzen hasi da, eta honi, Petrinjaren kanporaketa gehitzen ba diogu (55garen minutuan tarjeta gorria jaso du hiru exklusioen ondorioz), azken markagailua ulertzea erraz gertatzen da. Honela gauzak, talde balentziarra Liga txapelketako txapeldun bilakatu da, eta AKABA BERA BERAK, merezitako bostgarren postua lortu du, zailtasun guztien gainetik eta jokatutako lehiaketa guztietan sendo agertu delarik, hortxe Erregina Koparen irabazle gertatzea adibidez, Europako txartel zuzena suposatu diolarik taldeari zuzenean.Pozik entrenatzailea eta jokalariak, bihar Errealaren partidua ikustera joango dira. Bestetik, hilabete honen bukaera arte mantenduko dituzte entrenamendu saioak gutxienez , eta jakin ezazue ere, bai Esme López, bai Patricia Pinedo eta Raphaelle Tervel jokalariak, nazioko selekzioaren lanetara gehituko direla datorren egunetan.