Larunbatak 20ean 17,45tan Andoainen sailkapenean lider bezala aurkitzen diren bi taldeak aurka jokatzen dute. Donostiakoak lehen postuan aurkitzen dira Leizaran taldea baino bi puntu gehiagorekin, honengatik partidua oso garrantzitsua izango da bi taldeen helburuentzat.
Larunbatak 20ean 12,15tan Muskizen (Bizkaian) jubenil taldeak Petronor Muskizen aurka jokatzen du. Partiduak ez du zaila izan behar donostiakoentzat , baina sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko argi ibili beharko dute.
Eskubaloi saileko formazio ataletik, ezin ditugu egun hauetan gure klubeko guztiak zoriondu gabe utzi, jokalariak, zuzendariak, teknikariak, ordezkariak, arduradunak…., eta senide, zale, lagun eta ikusleei ere bai, guztiei opa nahi dizkizuegu , JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON.
Igandeak 14ean 10,00tan Bidebietan jubenilak Sestao taldearen aurka partidu erraza jokatu zuten eta etxekoak hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuten.Garaipen honekin donostiakoak lehen postua lortzeko borrokan dauden taldeen artean jarraitzen dute. Goleagile haundiena Nahiara Elgarresta izan zen 15 golekin.
Larnbatak 13an 12,30tan Bidebietan kadeteak Ermua taldearen aurka garaipen erraza lortu zuten. Emaitza honekin sailkapeneko buruan mantentzen dira aste bat gehiago. Golegile haundiena Enara Martinez izan zen 14 golekin.