Akabako hiru jokalari izan ziren Jose Aldeguer selekzionatzailearen konzentraziotara joandako jokalariak aurten Dinamarkan ospatuko den Europako lehiaketara eramango zuen taldea erabaki aurretik. Tati eta Vanesa ez daude azken deialdian, baina selekzionatzaileak bi jokalari hauek kontuan hartuko ditu hurrengo konpromisuetan. Azaroak 10 etik 13 ra Pariseko txapelketan parte hartuko dute, Hungaria, Jugoslavia eta Frantziaren aurka jokatuz, selekzio oso indartsuak, Danimarkan azaroak 28 tik abenduak 16 arte ospatuko den Europako lehiaketa prestatzeko aproposak. Esmeri zorte ona opa diogu, amatasuna behar bezala eta berehala gainditu ondoren, talderako eta selekziorako prest izan dugu espero genuena baino lehen.¡¡¡ ZORTE ON!!!
Aste buru honetan 2. Nazional taldeak Bidebietan jokatuko du, igandeak 10, 12:00 tan Bergararen aurka. Partidua interesgarria izango da, bi talde hauek maila honetan aurrez aurre jartzen diren lehen aldia denez. Kadeteak eta jubenilak zarautzera doaz, larunbatak 9 an, 10:30 tan eta 12:00 tan Alaia taldearen aurka jokatzeko. Partidu hauetan norgehiagoka interesgarria izaten da beti.. Etxeko taldean eskubaloia oso finkatua dago betidanik eta probintziako oinarri garrantzitsuenetako bat da.
Donostiakoak nahi baino gehiago sufritu zuten Sabadell´en garaipena lortzeko. Akabak sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen du garaipen honen ondoren. Partidua defentsan erabaki zen igo berri den Arrahona talde liskargile baten aurrean eta sekulan ez zuen partidua galduta bezela eman. Donostiarrei leporatzeko akats bakarra erasoko jokaeran izan zen, markagailuan aldea egiteko aukera atezainaren aurrean erratutako baloiekin galdu ondoren. Horrez gain defentsan erakutsitako potentziala bikaina izan zen eta Arrahonak azken 15 minutuetan gol bakar bat sartzea lortu zuen. Atsedenera 12-11 emaitzarekin iritxi ziren eta gol gehien lortu zituzten jokalariak Tati Garmendia eta Eli Pinedo izan ziren, 3 golekin. Ala ere datu bezela bederatzi jokalariek lortu zute golen bat sartzea. Hurrengo partidua asteazkeak 6 an izango da F.C.C.Itxakoren aurka,20:00 tan Bidebietan. Epaileak madrileko Gorion Avila eta Rios Martin izango dira.Hemendik zaleak eta jendea animatzen dugu gure taldea ikustera etortzeko eta denon artean garaipena lortu dezagun. ¡¡¡ANIMO!!!.
Akabak Asteazkenak 6 an azken sailkapeneko aurkari zuzen bat hartzen du. Lizarrako taldea asko indartu da denboraldi honetan beste lehiaketetan sartzeko aukera ematen duten postuengatik borrokatzeko. Bogdanova errusiar atezain internazionala (Ferrobus eta Ositoko jokalari ohia), Voytsetchovka errusiar hegal internazionala (Lleida eta Ositoko jokalari ohia), Veronica Cuadrado( Akabako jokalari ohia) eta Begoña Fernandez(Ositoko jokalari ohia) pibote internazionalak, Berenguer hegala( Vicar Goyako jokalari ohia), Raquel Macias laterala( Ferrobus jokalari ohia), Demoniere frantziarra (Metz´eko jokalari ohia), San Roman laterala( Porriño eta Montcadako jokalari ohia), Yoli Txikote, Andera Barno eta Andrea Takacs hungariarrarekin batera teorian behintzat talde oso indartsua osatzen dute. Akaba partidu honen garrantziaz jakituna da eta Vanesa Albardias hegala berreskuratzeko itxaropentsu dago, naparrei talde osoarekin itxaroteko. Partidua 20:00 tan izango da, sarrera dohainik ,eta elkarteak zaleak eta jendea partidu polit hau ikustera etortzeko deia egin nahi du gure taldea bultza dezan. Partiduko epaileak Gorion eta Rios izango dira. Partidu aurretik Bera Berako jubenilak Anglet O.Handball taldearen aurka jokatuko dute. ¡¡¡ ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!!
Partidu gogorra eta izugarria donostiarrentzat. Zenbait unetan markagailuan 5 goleko abantaila lortu arren, taldeak asko sufritu behar izan zuen garaipen berri hau lortzeko, markagailua bere alde mantentzeko lan asko eginaz. Susmatzen zen moduan Leganes taldea denerako prest etorri zen eta ahalegin guztiak egin zituen Akabari partidua korapilatzeko. Kontraeraso azkar batekin eta defentsarekin izandako etengabeko borrokarekin, madrildarrak markagailuan gertu mantendu ziren ia denbora guztian. Atsedenera 13-12 ko emaitzarekin iritsiz. Bigarren zatian berriz donostiakoak defentsa zerbait egokitu zuten eta partidua aurrera ateratzeko asko borrokatu zuten. Aipagarriak Cruz Robles atezainaren geldialdiak, markagailuan abantaila mantentzeko aukera emanaz. Gol gehien sartu zituzten jokalariak Tati Garmendia, Nagore Zipitria eta Esme López izan ziren, 5 gol bakoitzak. Hurrengo partidua larunbatak 2, Sabadell´en Arrahota taldearen aurka izango da.