Igandean 10,00etan Bidebietan, Kadeteak partidu zail bat jokatu beharko dute Zarautz Mollari taldearen aurka, eta ligako partidutan izan den bezala, garaipena lortzeko lehia handia izango da, bi talde hauek Gipuzkoako Kopa irabazteko faboritoak bai dira.
Larunbatean19:00tan, J.A.Gaska polikiroldegian, Akaba Bera Berak dudarik gabe liga amaiera honetako partidurik garrantzitsuena jokatu beharko du. Itxako taldea sailkapeneko bosgarren postuan aurkitzen da Akaba Bera Beratik puntu bakar batera. Bi taldeen helburua laugarren postua lortzea eta datorren denboraldirako europako txapelketa jokatzeko postuetan mantentzea da.
Larunbatean 20,00tan Bidebietan Donostiakoak lan handia egin beharko dute Leizaran taldea gainditzeko. Liga txapelketan Bera Berak bi partiduak irabazi zituen, baina txapelketa honetan ezusteak maiz gertatzen dira eta argi ibili behako dute.
Txapelketa berria eta lehen partidua Andoainen, igandean 11,30tan Leizaran taldearen aurka. Partidu berdindua izango da kanpoan jokatzen dutela kontuan izanik. Ligan Donostiakoak garaile izan ziren jokatutako bi partiduetan.
Larunbatean 13,00tan Bidebietan Bera Berak Zumaiako Pulpo taldearen aurka jokatuko du. Nahiz eta Donostiakoak ligan garaile izan, txapelketa desberdina dela kontuan hartu behar dute ezusterik ez izateko.