Martxoan bi partida jokatuko ditu Akaba Bera Berak astean zehar
Itxako eta Parc Saguntek izango dituzten Europako partidak behartu dituzte Akaba Bera Bera ABF ligako 18. eta 19. jardunaldiak astean zehar jokatzera.
Martxoak 12an, osteguna, Bera Berak Itxako liderrari bisita emango dio Lizarran, eta Martxoak 18an Parc Sagunt Bidebietan izango da.
Beraz, 12 egun izango ditu talde donostiarrak Nafartarren aurkako partida prestatzeko, kontutan izanik hurrengo astean ez dagoela ligarik selekzioaren lagunarteko partidengatik, eta hurrengo asteburuan EHF Kopako final laurdenetako partida izango duelako Randers daniarren kontra. Arrazoi horrengatik Lizarrakoek eskatu zuten 12an jokatzekoa, eta gipuzkoarrek baiezkoa eman zuten.
Gauza bera gertatzen da hurrengo astean, Parc Sagunt taldearen kontra, Europako Errekopako final laurdenetan sarturik dagoela, Gjerpen norvegiarren kontra. Hau del aeta, valentziarrak eta gipuzkoarrak adostu egin dute partida martxoak 18an izatea, arratsaldeko 7retan, Bidebietan.