Denboraldi hontarako Formazio atalak markatutako helburuak, datorren denboraldian EUSKAL LIGA jokatzeko postuak lortzea izan ziren. Gaur arte lortutako emaitza bikainak, liga amaitu baino lehen eta maila bakoitzean helburua lortua dagola esateko aukera ematen digu. Hemendik jokalariak, teknikariak, delegatuak, senideak eta zuzendariak zoriondu nahi ditugu, denon artean denboraldi bikain bat burutzea posible izan delako, bai eskubaloi arloan bai laguntasun arloan. ¡¡¡ZORIONAK!!!
Ostiralean Ermuan talde kadeteak garaipena lortu zuen 15-24 emaitzarekin, partidurik galdu gabe jarraituz. Ligako lehen postua lortu ondoren, orain helburua partidurik galdu gabe jarraitzea da, eta bi partidu geratzen direla ikusirik, Portu dezakete. Zailtasunik gabeko partidu hau jokalari guztiak jokatu zuten eta golegileak hauek izan ziren: Suarez 8, Curto 4, Pires 4, Perez 2, Pedrera 2, Otero 2, Dominguez 1, Cercadillo 1
Manu Fiedel eta Esme Lopez bere minez osaturik, Akaba Bera Berak puntuak lortzen jarraitzen du, partidurik galdu gabe.
Lehen zatia nahiko berdindua eta gol gutxikoa izan zen, 9-7 atsedenean, baina bigarren zatian bere nagusitasuna azaldu zuen eta pixkanaka markagailuan aldea haunditzen joan ziren 26-21 azken emaitzara heldu arte.
Hemendik aurrera Akabak ligado talde indartsuenen aurka jokatu behar du: Vicar Goya, Osito, Elda Prestigio, Itxako eta Ferrobus.
(Larunbata 13 - 19:00tan - J.A.Gaska polikiroldegia)
Plusfrec Lleida taldea joku azkar eta presio haundiko defentsa bat egiten duen taldea da. Nahiz eta 11.postuan aurkitzen den taldea izan, bere jokua oso deserosoa da eta edozein taldeeri partidua korapilatzeko gai dira.
Jokalari aipagarrienak hauek dira: Yuliya Tyaglay (Ucraniarra) eta Mariko Komatsu (Korearra), eta Nuria Ramon (lateral ezkertia), Jasmina Berenguer (zentrala) eta Estel Gatell (pibotea) jokalari nazionalak.
Partiduko epaileak Andaluziako Fernández Perez eta Garcia Rodriguez jaunak izango dira.
Garaipen berri honekin donostiakoak sailkapeneko lider bezala jarraitzen dute partidurik galdu gabe. Partidua espero zena baino errazagoa izan zen, eta atsedenerako lortu zuten abantaila funtsezkoa izan zen, 8-18 emaitzarekin.Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zen, jokalari guztien jokabidea azpimarratuz. Golegileak hauek izan ziren: Suarez 8, Pires 6, Perez 5, Cercadillo 5, Curto 4, Otero 3, Pedrera 1