Bi taldeek espainiako junior selekzioan jokalariak dituztenez, akordio batera iritsi dira partidu hau apirilak 2 an Manuel Cadenas polikiroldegian Leganes´en 21:00 etan jokatzeko. Partiduko epaileak Guerra eta Moure jaunak izango dira.
AkabaK, larunbatak 15 ean , 21,00 etan, H.Beatriz Lanzarote taldearen aurka jokatu zuen eta irletan jokatzen diren partidu guztiak bezala, oso zaila izango zela pentsatzen zen, Lanzarote taldea beheratze postuetan aurkitzen da eta bi puntu berri lortzeko aukera ez zuen hemen behera utziko. Donostiakoak berriz, partidu honek zuen garrantziaz jakitun ziren, Europako txapelketa jokatzeko aukera ematen duten postuetatik ez urruntzeko. eta aukera hori ez zuten ihes egiten utziko.Lehen zatia nahiko berdindua izan zen, markagailuan alde gutxirekin, ala ere donostikoak beti aurretik, eta atsedenera 13-14 emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian Akabak defentsa sendotu eta erasoa obetu zuen, eta Tati Garmendiari egindako banakako defentsarekin batera 5 – 5 en aurka jokatuaz behin eta berriz aurkariak gainditzea lortu zuten, jokalari guztiak gola sartzea lortuaz, eta 24-31 erabateko azken emaitza lortuaz. Azpimarratzekoa da talde osoak egindako lana, denboraldi honetan kanpoan jokatutako partidu onenetako bat izan zen, eta bereiziki Nely Carlak lortutako 7 golak eta Anna Andryuschenkok izandako obekuntza 6 golekin. Donostiakoen hurrengo partidua Bidebietan izango da, larunbatak 22 an, 19:30 tan Mar Alicante taldearen aurka. Epaileak andaluziako Casado eta Vera jaunak izango dira.
Taldeak azken egunetan egindako etengabeko lanari esker eta matendu duen sendotasunari esker Europako txapelketa jokatzeko postua berreskuratzea lortu du, Vicar Goya taldeak Lleidan izandako porrotaren ondoren. Iraunkortasunaren sariak taldeari adore haundia eman dio eta datorren larunbatean Mar Alicante taldearen aurka jokatzeko gogoz aurkitzen dira, nahiz eta joaneko partiduan ezusteko porrotak orduan mantentzen zuen pribilegiozko postutik urrundu zuen taldea izan.Sailkapeneko goikaldean bizi den berdintasunak eragin haundia du taldeen artean, eta Akabak oraindik Itxakoren aurka lizarran eta Vicar Goyaren aurka Bidebietan jokatu behar du, guzti hauek Europako txapelketa jokatzeko postua lortzeko aukera duten taldeen aurka. Taldearen helburua 5. postu hori mantentzea da eta emaitzak laguntzen badute, postu bat gehiago igo, baina gauzak nola dauden ikusirik, amaiera arte borrokatzen jarraitu beharko dutela argi dago.
Talde jubenilak atsedena izan zuen eta kadeteak Ereintzaren aurka partidu izugarri bat jokatu zuen 27-8 ko emaitza mingarriarekin gaindituaz, atsedenera 11-4 emaitza erebakigarriarekin heldu ziren. Zazpi izan ziren golak lortu zituzten donostiako jokalariak baina Enara Martinez izan zen golegile haundiena, 11 golekin.
Ostiralean Askartzan, 21,00 etan Bera Berak atzeratutako partidu bat jokatu zuen, 16-18 emaitzarekin irabaztea lortuaz, atsedenera 8 -8 berdinketarekin heldu ondoren. Partiduko golegilea Patricia Elorza izan zen, 7 golekin. Hurrengo egunean, larunbatean, Ermuan, 18:00 tan, Bera Berak partidu garrantzitsu bat jokatzen zuen, sailkapeneko 2. postua jokuan zegoen, maila igotzeko fasea jokatzeko aukera ematen zuen postuak, baina aukera honetan Ermuako taldea obea izan zen, partidu azkar bat jokatu zuen eta momentu guztian donostiako taldearen gainetik egon zen. Azken emaitza 28-23 izan zen, eta atsedenera 16-11 emaitzarekin heldu ziren, partidua irabazteko alde haundiegia. Berriz ere taldeko golegilea Patrizia Elorza izan zen, 7 golekin.