Buelta eman behar zion partidari Akaba Bera Berak garaipen zoragarria lortzeko Alikanteren kontra
Behin besterik ez zen aurretik jarri Akaba Bera Bera Mar Alikanteren kontra, baina momentu erabakienean izan zen, bukatzeko sei segundo besterik falta ez zirenean, 28-27 definitiboa jarri zuen Raph Tervelek.
Garrantzi handikoa zen garaipena, bi puntu hauek ligako sailkapenean Mar Alicante aurretik jartzeko baliogarriak izan direlako, eta gainera bien arteko berdinketa egonda, donostiarrak izango ziren garaile.
Bi zati erabat ezberdin izan ditu partidak. Lehenbizikoan, talde bat besterik ez da egon, Mar Alicante, atsedenaldian 7 goleko abantaila bazuela (7-14). Baina gutxik espero zuen eraldaketa izan zuen Akabak, partida zoratuz lortu bait zuen 21 gol sartzea, eta horrekin batera partidari buelta ematea.
Aurreko minutuetan Alikantek 1 eta 7ko abantaila hartu egin zuen, eta Akaba Bera Berak hamabi minututan bi gol besterik ez zuen lortu. Erabaki txarrak hartzen zituzten erasoan Karrerenek, eta Llanos Triguerosek ondo aritu zen Mar Alicanteren atean.
Baina Tati Garmendia zelairatzerakoan, kanpoko entrenatzaileak defentsa aldatzeko agindua eman zuen, eta banan banako defentsa planteatu zuen. Bigarren zatian hori erabakiorra izan zen. Garmendiak behin baino gehiagotan lortu egin zuen defentsatik ihes egitea, eta Roigen denfentsan sortutako hutsuneak gero eta zabalagoak ziren. Guzti hori kontutan hartuta, gero eta hobeto aritu zen etxeko taldea.
Akaba Bera Berak defentsa aldatu egin zuen, 5-1era pasata, eta horren jokoa jariotasun gutxiago izan zuen. Denfentsa sendoagoa bihurtu zen, eta baloiak errekuperatzerakoan, kontraerasoa erabakiorra izan zen. Zaila ikusten zen, dena den, Alicante gainditzea, momentu larrienetan Ortuño eta Fernández jaurtitzaileak oso ondo aritu zirelako.
Baina jadanik uhin ona hartuta zuen Bera Berak, eta 6 minutu falta zirenean 25na jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera berdinketa izan zen nagusi, azertuak eta hutsak banatu ziren, baina 15 segundo falta zirenean, erasoko falta egin zuen Mar Alicantek, eta Tervelek aprobetxatu egin zuen kontraerasoa golean bukatzeko.
Bi puntu hauekin donostiarrak 4. postua eskuratu dute, eta konfidantza osoz izango dira martxoak 12an Itxakoren kontra Lizarran, liderraren aurka.