Partidako 40.minutu arte Akaba Bera Berak ezin izan zuen markagailuan aldea atera, eta partiduan berdintasuna nabaria izan zen. Baina minutu honetatik aurrera 15-3 partzialarekin Akabak partida amaiera bikain bat burutu zuen.
Golegileak hauek izan ziren: Ziarsolo (7), Fiedel (6), Tati (4), Zulai (5),Kowalska (2), Esme Lopez (4), Zipitria (1), Larreategi (2), Pinedo (1) eta Tienstra atezaina (1).
AKABA BERA BERAk, VALENCIA VILLEGASen aurka jokatzen du ABF ligako 8. jardunaldia. Partidua azaroak 13an, ARRATSALDEKO 19:45etan BIDEBIETAKO POLIKIROLDEGIAN izango da. Berriz ere, pista aldaketa egin behar izan du AKABA BERA BERAk Gaska Polikiroldegian dauden itoginak direla eta.
VALENCIA VILLEGAS ligako 10. postuan sailkatuta dago. Bi jokalari atzerritar aurkitzen dira talde honetan, Paula Simescu zentrala eta Vesna Stefanovic pibotea. 2004-2005 denboraldirako, taldea Silvia Navarro porterarekin indartu da, Sagunto taldeko jokalari ohia.
Honako norgehiagoka hau ez da zertan konplexua izan behar AKABA BERA BERA taldearentzat, nahiz eta donostiarrak ez diren VALENCIA VILLEGASek sailkapenean duen postuagatik konfiatu behar.
Partiduaren arbitroak Arce Ortega y Franco Diaz (C.A. Cantabria) izango dira.
Akaba Bera Berak garaipen berri bat lortu zuen. Partidua bikaina izan zen arlo guztietan, bai erasoan, bai defentsa lanetan. Partidu serio bat jokatu zuten eta jokalari guztien golak ikusi ahal izan genituen. Golegileak hauek izan ziren:Fiedel (4), Valverde (1), Zipitria (1),Pinedo (4), Garmendia (2), Larreategi (2), Altuna (1),Agirre (4), Esme Lopez (4),Egaña (1) eta Matxalen Ziarsolo (7).
Akaba Bera Berak lehenengo 15 minututan partida bikaina jokatu zuen eta Eldako jokalari indartsuen erasoak mantentzea lortu zuten. Baina mementu honetatik aurrera gauzak ez ziren ondo atera, ez erasoan eta ez defentsan, eta markagailuan aldea handitzen joan zen.
AKABA BERA BERAk ligako 6.jardunaldia, BM ELDA PRESTIGIOren aurka ez du Gaska Polikiroldegia jokatuko. Gaska Polikiroldegian itoginak daude, eta hori dela eta pista aldatuko du AKABA BERA BERAk eta Bidebietako Polikiroldegian jokatuko du ABF ligako 6. jardunaldia.