Larunbatak 11 ean, ETB´ren aurrean eta Andoaingo zaleak Bera Berarekin bat eginik, Europa txapelketako partidu interesgarri bat bizi izan zen. Nahiz eta aurreko egunean jokatutako partiduaren ondoren 9 goleko errenta nahikoa zela iruditu, Akabari hasieratik partidua okertu egin zitzaion eta ezusteko nabaria jaso zuten, Turkiarrak markagailuan 7 goleko abantaila lortu zutenean. Donostiakoak azken 10 minutu arte ez zuten bere jokoa aurkitu, eta 8-1 partzialarekin markagailua berdintzea lortu zuten. Atsedera Ankararen aldeko 15-12 emaitzarekin iritis ziren. Ankara taldeak bigarren partidu honetan ondo erakutsi zuen bere botere eta kalitatea , eta donostiakoei kanporaketa korapilatzea lortu zuten. Partidu hasieran bertako agintariek bi taldeei, epaileei eta federazioko ordezkariari opari batzuk banatu zizkieten, 700 ikusleen aurrean. Partiduko goleagile haundiena Esme Lopez izan zen, 6 golekin.
Orain dela egun gutxi ABF III Kopako Akaba eta Ositoren arteko partidua biziki bizi ondoren, donostiakoak bi goleko aldearekin erori ondoren eta joku izugarri ona erakutsi ondoren, partidu honetan Akabak sailkapeneko lehen taldeen artean mantentzeko eta Europako txapelketa jokatzen duten taldeen artean jarraitzeko ahalegin guztiak egingo ditu. Bi taldeak txapelketa internazionalak jokatzen egon dira aurreko aste buruan. Akabak Turkiako taldea gainditu duen bitartean, Balentziako taldeak Errusiako talde baten aurka 25-24 galdu du. Partidu interesgarri bat ikusiko degulakoan gaude, Baranda eta Grau (Euskadi) epaileek zuzendua.
Akabak EHF Kopa eta liga txapelketa prestatzeko bi partidu jokatu zituen Nafarroan Lizarrako Itxakoren aurka. Lehenengoa Lerin´en jokatu zen, Urtarrilak 4 ean, eta donostiakoak garaipen eroso bat izan zuten emaitza bezela, 24-29. Aipatzekoa da Akabak izan zuen ekitaldi ona, 5-1 defentsa batekin nafarroako taldearen jokua galaraztea lortu zuen eta. Markagailuan lortutako abantailari esker donostiako entrenatzailak jokalari guztiak kantxaratu zituen eta hauek ez zuten huts egin. Hurrengo egunean, Lizarran, berriz ere aurrez aurrez jarri ziren bi taldeak, bainan partidu hau korapilatsuagoa izan zen. Itxakok, etxean jokatzen zuen eta bere ikusleen aurrean ez zuen partidua galdu nahi, aurreko egunean bezala. Partidu oso parekatua izan zen, markagailuan alde txikiekin bainan donostiakoak ez zuten etsi, ostera, jokalari guztiak emaitza on bat lortzeko asko borrokatu zuten. Azkenean berdinketa lortu zuten 25-25 (atsedenean 13-13). Aipagarria da talde osoak jokatutako bi partiduak.
Diputazioko batzar aretoan, eta Kote Olaizola Diputazioko kirol zuzendaria, Arritxu Marañon Donostiako udaletxearen kirol zinegotzia, Jose Antonio Barandiaran Andoaingo alkatea, Itziar Olano Andoaingo kirol patronatuko gerentea eta Jose Angel Rodríguez Bera Bera eskubaloi saileko lehendakariaren aurrean, Bidebietan, ostiralak 10, 19:30 tan eta Andoainen, larunbatak 11, 16:45 tan jokatuko diren Europako EHF Kopa txapelketako partiduen aurkezpena egin zen. Akabak Txapelketa internazionaletan eramango duen jantzi berriaren aurkezpena egin zen ere. Elastikoa txuri, gorri eta berdea eta galtza berdeak dira, eta ohizko babesleei(Kirolgi, Akaba eta North Company) Gipuzkoa Kirolak, Gipuzkoako kirolaren WEB´aren zuzenbidea eta Euskadi eta Donostia hitzak gehitu dira.
Bihar ostirala, 19:30 tan, Bidebietan, donostiako taldeak Turkiako TMO Ankara taldearen aurka jokatuko du, Europako EHF Kopako partiduan. Talde hau Turkiako txapelduna da eta ligan jokatutako 8 partiduak irabazi ditu. Europako Kopan berriz kanporatua izan da. Hiru jokalari internazional turkiarrak, Jugoslabiar bat eta Azerbayan´eko bi jokalari daude aipatzekoak talde honetan. Partidua ez da erraza izango eta lortu den bideoa kanporaketa hau gainditzeko nahikoa dela pentsatu nahi dugu. Beti bezala donostiakoak duten guztia emango dute, eta motibazio eta ilusio haundiakin aurkitzen dira. Hurrengo egunean Andoain izango da bigarren partiduaren lekuko, eta antolakuntza lanetarako Leizarango taldearen laguntza izango dute, kanporaketa donostiakoentzat izango dela itxaropenarekin. Eragingarria da topaketa honetan Akabako Nagore Zipitria jokalaria Andoaingoa dela. Epaileak bi partidutan Holandako bi emakume dira eta Federazio Internazionaleko ordezkaria, Greziarra. Hemendik zorte ona opa diogu Akaba taldeari eta zaletuen eta jendearen laguntza eskatzen dugu denon artean kanporaketa hau lortzeko.