2. Nazionalak, larunbatak 15, 19:15 tan, Bidebietan jokatzen zuen Aiala Zarautz ligako liderraren aurka. Partidua oso berdindua izan zen, bi taldeak sailkapenean argi erakusten duten bezala. Joaneko partiduan Zarautzek bere etxean garaipena lortu zuen, baina aldi honetan Bera Berak ezin izan du berdinketa baino lortu.21-21 (atsedenean 10-10). Javier Iriarte entrenatzaileak, lan arazoengatik, ezin izan zuen partidua zuzendu, eta bere ordez Txomin Izeta egon zen donostiako taldea zuzentzen. Aipagarria da Bera Bera talde osoko lana eta batez ere Patrizia Elorza jokalaria, 7 gol lortu zituela. Kadeteak igandean 12:00 tan Bidebietan Urnietako taldearen aurka jokatu zuen partidu atzeratua, arazorik gabeko garaipena lortuaz, hasieratik nagusituaz. Atsedenera 14-8 emaitzarekin heldu ziren eta partidu amaieran 32-22. Aipagarria Enara Martinez, 12 golekin. Jubenilak, larunbatak 15, 18:15 etan, Zumaiako Pulpo taldearen aurka jokatu zuen, mailako talde zailenetako baten aurka, eta partidu on bat eginaz atsedenera bi goleko abantailarekin heldu ziren. Azken emaitza berriz 22-22. Aipagarriak Roxana Citu eta Naiara Elgarresta, bakoitza 7 golekin.
Jubenilak larunbatak 22 an,19:00 tan Errenterian, Ereintzaren aurka jokatu zuten. Lehia haundiako partidua izan zen, ohizkoa den bezala bi talde hauen artean. Donostiakoak ahalegindu ziren, baina Amaia Garzia joku zuzendariaren lesioa nabaria izan zen, azken emaitzak azaltzen duen bezala,21-20. Kadeteak Oñatin jokatzen zuten, igandean 12:00 tan, Aloña Mendi taldearen aurka. Partidu hau oso garrantzitsua zen bi taldeentzat. Oraingo honetan donostiakoak izan ziren partidua menderatu eta aldeko emaitza lortzeko aukeraz baliatu zirenak, Oñatikoa den jolasleku zail batean, 20-21 azken emaitzarekin(atsedenean 10-11). Aipagarria Naiara Silva 8 golekin.
Jakina zen bezala hungariarrak joaneko partiduan donostiakoei markatutako 5 goleko aldea gainditzea oso zaila zen, Dunaferr Hungariako txapeldunaz gainera, txapelketa hauetan eskarmentu haundiko taldea denez. Bidebietak partidu izugarri bat bizi izan zuen, harmailak gainezka eta zale ugarien laguntzarekin, Akaba taldeak kanporaketa gainditzeko ahalegin guztiak egin zituen.Ohizkoa den bezala donostiakoen defentsa bikaina izan zen, hungariarren erasoak gelditzen, Dunaferr´eko Hortentziaren 10 metrotako jaurtiketak ez ezik( 7 gol). Partiduko lehen 10 minutuak azken emaitzarako erabakigarriak izan ziren, aurkariak markagailuan alde egin zuten eta donostiakoak lehen zati osoa behar izan zuten markagailua berditzeko , atsedenean 10-11. Bigarren zatian Akabak markagailuan aurrea lortu zuen, baina 2 edo 3 goleko abantaila baino ez zuen lortu,eta hau kanporaketa gainditzeko ez zen nahikoa. Ala ere amaiera arte behin eta berriz saiatu ziren. Azkenean ezin izan zuten lortu baina zaleak eta jendea taldearen lanaren eta ahaleginaren lekuko izan ziren eta sariaren ordaina partiduaren garaipena izan zen. Aipagarria talde osoaren lana eta Nagore Zipitriaren trebetasuna, 7 golekin. Akabaren hurrengo txapelketa Erreginaren Kopa izango da, L´Elianan- Valentzian jokatuko dute. Final laurdenetan Lizarrako Itxakoren aurka jokatuko dute, ostegunak 27 an, 21:00 tan, Teledeporte katean zuzenean. Epaileak Valentziako Ayesta eta Tejedor izango dira.¡¡¡ ZORTE ON AKABA!!!
Igande honetan 12:00 tan, ETB´n zuzenean, Akabak Hungariako Dunaferr taldea hartzen du EHF Europako txapelketaren itzuliko partiduan. Donostiakoek Dunaujvaros´en jokatutako partiduan lortutako emaitza kontrakoa izan arren (5 goleko aldea) , hungariako lurretan egindakoa ikusita, taldea emaitza gainditzeko gogoz aurkitzen da. Horretarako, sarrera dohain izango da zale eta jende guztia taldea babestera eta animatzera etor dadin. Ermuatik autobus bat datorrela baieztatu dute eta Anglet´etik beste bat. Sarrera on bat izatea espero dugu eta denon artean kanporaketa gainditzeko bultzada behar dugu. Akabako jokalari guztiak, Vanesa Albardias ez ezik (sorbaldako lesiotik osatzen dago), jokatzeko prest aurkitzen dira. Epaileak greziako Paraschos eta Korres izango dira eta EHF federazioko ordezkaria berriz britaniako Willis jauna.
¡¡¡ ZORTE ON AKABA!!!
Asteazkenak 19 an Akabak Lleidan jokatzen zuen Europako txapelketagatik atzeratutako partidua. Donostiakoak, Hungariako bidaiaren ondorengo nekearekin, partidu honek bi taldeentzat zuen garrantziaz jakitun ziren, donostiakoak sailkapeneko goikaldean mantentzeko eta Lleidakoak berriz beheko postuetatik aldentzeko. Espero zen bezala, Lleidakoak partidua aurrera ateratzeko etengabeko borroka mantendu zuten. Akabak lehen zatia jasan eta atsedenera 9-8 emaitzarekin joan zen. Bigarren zatian, 40 .minutuan abantaila txiki bat lortu eta partidu bukaera arte mantentzea lortu zuten. Hungarian bezala aipagarria da talde osoak defentsan egindako lana, eta erasoan berriz Tati Garmendia eta Nely Carlak lortutako 5 golak. Epaileak kataluinako Clapes eta Martorell izan ziren. Hurrengo partidua EHF Kopako partidua izango da. Bidebietan, igandeak 23 an 12:00 tan eta ETB´k zuzenean emango du.