Akaba Bera Bera garaipen berri honekin sailkapeneko 5. postuan finkatzen da eta azken sailkapenerako aukerak mantentzen ditu. Partidu hasieran Mar Alicante taldea markagailuan aurretik jarri zen, baina 10. minututik aurrera donostiakoak eraso azkarrekin eta defentsa bortitz baten bidez markagailuan agintea lortu eta pixkanaka abantaila hartzen joan ziren (11 goleko abantaila izatea lortu zuten). 2. zatia taldeak goruntz egin zuen baina Alicante taldeak azken emaitza txukuntzea lortu zuen, Akabak ohizkoak ez diren jokalariak kantxaratu bait zituen minutu batzuk jokatzeko eta ohizko jokalariei atsedena emateko. Akabako golegilea Nely Carla Alberto izan zen, 8 golekin, baina talde osoak egindako lana azpimarratzekoa izan zen eta donostiako 11 jokalarik gola sartze lortu zuten. Hurrengo partidua asteazkenak 2 an, Leganes´en 21:00 etan izango da. Partidu hau atzeratua izan da Nely Carla Alberto eta Patrizia Elorza Akabako jokalariak, Castro Urdiales´en ospatuko den 4 Nazioetako txapelketa jokatzera joan behar dutelako, espainiako junior selekzioarekin.
Bidebietak ligako partidu berri bat bizi izan zuen, Erreginaren Kopako epealdiaren ondoren. Donostiara sailkapenean azken postuan aurkitzen den taldea heldu zen, eta Akabak Erreginaren Kopan egindako saioen ondoren , zailtasunik gabeko partidu bat izango zelakoan geunden, baina errealitatea beste bat izan zen. Teleno taldea emaitza positivo bat lortzeko asmoarekin iritsi zen Donostiara, eta nahiz eta markagailuan aginterik ez izan, partidu guztian zehar gertu egon ziren, berdinketa ugariekin eta markagailuan alde gutxirekin. Etxeko taldea oso indartsu hasi zen eta 10. minuturako 6-1 aldeko emaitzarekin jarri ziren, baina Leoneko taldea suspertu eta 25. minuturako partidua berdintzea lortu zuen. Atsedenera 13-10 aldeko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatia antzekoa izan zen eta azken minutu arte ez zen deus ere erabaki, Cruz Robles atezainaren gola eta guzti. Akabako golegilea Nely Carla Alberto izan zen, 6 golekin, ala ere donostiako 11 jokalarik gola sartzea lortu zuten.Epaileak Euskadiko García eta Gude jaunak izan ziren. Hurrengo partidua Tahiche - Lanzaroten iizango da, larunbatak 15 ean, 21:00 etan. Epaileak Canariaseko Raluy eta Sabroso jaunak izango dira. Lanzarote taldea sailkapeneako azkenaurreko postuan aurkitzen da eta partidua oso zaila izango da.
Berriz ere donostiako taldeak Erreginaren Kopan parte hartuko du, XXIV. edizio honetan L´Elianan (Valentzian) ospatuko da eta partaideak Mar Osito, Ferrobus, Elda, Vicar Goya, Itxako, Ro´Casa, Sagunto eta Akaba izango dira. Kopa ostegunak 27 an hasiko da final laurdenekin, eta Akabak Lizarrako Itxako taldearen aurka jokatuko du, 21:00 tan, Teledeporte katetik zuzuenean. Epaileak Valentziako Ayesta eta Tejedor jaunak izango dira. Bera Berak irabaziz gero final erdiko zozketan sartuko da, eta hauek ostiraleko atsedenaren ondoren, larunbatean jokatuko dira. Galtzen badu berriz ostiral goizean Donostiara itzuliko da. Taldea asteazkenean entrenamedu saioaren ondoren Saguntoruntz irtengo da, eta Canet Hotelera egongo dira ostatuz. Bidaia 20 pertsonaz osaturik dago jokalari, teknikari, delegatu eta zuzendari artean. ¡¡¡ZORTE ON AKABA!!!
Akabak, Europako txapelketan kokatzeko postu bat ez lortu arren, gertu ibili ondoren, bere kirol jokabidea aintzat hartu du, txapelketa guztian zehar talde haundiei aurre egiteko gai direla erakutsi bait dute, jokatutako partidutan aurkariei aurre eginaz, eta liskarretatik harrotasunez irtetzen. Aukera honetan lortzeko gertu ibili dira, baina final erdietako zozketan zorteak ez zien deus ere lagundu, Mar Osito L´Eliana txapeldunaren talde antolatzailea eta etxean jokatzen zuen taldearen aurka jokatzea suertatu zitzaien. Egoera honetan topaketa gaindiezina zen, kirol kanpoko interesek galarazi egingo zutelako, eta ala izan zen azkenean, L´Elianan lekuko izan ziren zale eta jendearen aurrean, eta telebistaren bitartez ikusteko aukera izan zuten guztion aurrean. Partidua kirol mailan izugarria izan zen donostikoen aldetik, bai jokuan eta bai ahalegin fisikoan ere. Final laurdenetan Itxako taldea gainditzea gogorra izan bazen, inork ez zuen espero Akabak final erdietan Osito taldea estutasunean jarriko zuenik, baina bere ekitaldia ikusirik ez zegoen zalantzarik eta valentziakoek partidua gainditzeko lan izugarria egin behar izan zuten. Ia atsedenik gabe donostiakoak 3./4. postua jokatzera sartu ziren, Elda talde bortitzaren aurka, eta berriz ere maila haundia erakutsi zuten baina alikantekoak Akabak Kopa honetan egindako jokua ikusi ondoren, ez zituen ustekabeak nahi, eta partidu hasieratik gogor ekin zioten arazorik gabeko garaipena lortzeko asmoz. Nekearen ondorioz, Akabak erantzuteko denbora behar izan zuen, baina pixkanaka partiduan sartu zen eta Eldak sufritu behar izan zuen garaipena lortzeko. Bera Berak otsailan zehar egindako ahalegin desbinen aurrean (fisikoa, ekonomikoa, kirol mailan...), garrantzizko 9 partidu jokatuaz (liga, Erreginaren Kopa eta EHF Kopa), eta bidai luze eta neketsuen ondoren (Las palmas, Budapest, Lleida), indarberritzeko arnasaldi bat hartu du ostegun arte. Ligan pentsatzen hasteko, hurrengo denboraldian Europako txapelketa jokatuko duten taldeen arteko borrokan sartzeko asmoarekin, eta gaur arte landu duten jokuarekin, geratzen diren partiduak arrakastarekin aurrera ateratzeko itxaropenarekin lanean hasiko dira berriz ere. Nely Carla Alberto eta Patricia Elorza jokalariak lanean jarraituko duten bakarrak izango dira, Pinto´n (Madrilen) espaniako junior selekzioarekin konzentraturik egongo dira, 4 Naziotako txapelketa prestatzen. Akabak ligari hurrengo larunbatean ekingo dio, Bidebietan, 19:30 tan Teleno Leon taldearen aurka, momentu hauetan egoera larrian dagoen taldea da, sailkapeneko azken postuan eta mailari eusteko behar dituen puntuak lortzeko ahalegin guztiak egingo dituenak. Donostiako taldea Ainara Rodríguez atezaina eta Vanesa Albardias jokalarien errekuperazioaren zain dago, biak sorbalda arazoekin, eta Patricia Pinedo jokalaria galduko dute, epe laburrean belauneko ebakuntza egingo diote eta. Guzti honek ez du oztopo izan behar Akabaren jokuan, Nely Carla jokura oso ondo moldatzen ari da eta Esther Larreategi internazionala eta Eli Pinedo jokalariak ere jokatzeko moduan daude. Era berean Klubak, kirol ekintza gutxiagorekin, datorren denboraldirako taldea moldatzen hasiko da, lehen bai lehen egin beharreko lana, fitxaketen merkatua momentu hauetan mugimendu haundiarekin dabilenez.
2. Nazionalak, larunbatak 15, 19:15 tan, Bidebietan jokatzen zuen Aiala Zarautz ligako liderraren aurka. Partidua oso berdindua izan zen, bi taldeak sailkapenean argi erakusten duten bezala. Joaneko partiduan Zarautzek bere etxean garaipena lortu zuen, baina aldi honetan Bera Berak ezin izan du berdinketa baino lortu.21-21 (atsedenean 10-10). Javier Iriarte entrenatzaileak, lan arazoengatik, ezin izan zuen partidua zuzendu, eta bere ordez Txomin Izeta egon zen donostiako taldea zuzentzen. Aipagarria da Bera Bera talde osoko lana eta batez ere Patrizia Elorza jokalaria, 7 gol lortu zituela. Kadeteak igandean 12:00 tan Bidebietan Urnietako taldearen aurka jokatu zuen partidu atzeratua, arazorik gabeko garaipena lortuaz, hasieratik nagusituaz. Atsedenera 14-8 emaitzarekin heldu ziren eta partidu amaieran 32-22. Aipagarria Enara Martinez, 12 golekin. Jubenilak, larunbatak 15, 18:15 etan, Zumaiako Pulpo taldearen aurka jokatu zuen, mailako talde zailenetako baten aurka, eta partidu on bat eginaz atsedenera bi goleko abantailarekin heldu ziren. Azken emaitza berriz 22-22. Aipagarriak Roxana Citu eta Naiara Elgarresta, bakoitza 7 golekin.