Igandeak 2 an, 10:00 etan Ereintza taldea Bidebietara dator eta partidu interesgarri bat izango delakoan gaude, bi taldeen artean dagoen lehia biaziagatik. Donostiakoak sailkapeneko buruan aurkitzen dira Zarautz taldearekin batera, eta ligako tituluaren borrokan egoteko aukera haundiekin, baina honetarako geratzen zaien partidutan argi ibili beharko dute. Ereintza taldea, sailkapeneko erdikaldean aurkitzen da eta Bera Berako taldea ustekabean harrapatu nahi du, sailkapenean postu eroso bat mantentzen jarraitzeko eta mailan bere iraunkortasuna korapilatu ez dadin.
Larunbatak 1 ean, 19:30 tan, donostiako taldeak "Venta la Nava Iznalloz" taldea hartzen du, gaur egun sailkapeneko 12.postuan eta 9 puntuekin aurkitzen den taldea. Goi Mailara igo berri den taldea da, baina partidu irregular batzuk jokatu arren, gogor dabil azken partidutan. Iznalloz´en jokatutako lehen norgehiagokan, donostiakoei garaipena lortzea asko kosta zitzaien, 16-18 azken emaitza garaipen berri bat lortzeko adierazlea da. Bi jokalari atzerritar daude: Diagne eta Fanta eta nazionalizaturik dagoen Davidoskaia jokalari errusiarra. Epaileak Arce Ortega eta Francisco Diaz (kantabriakoak) izango dira.
Igandeak 19 an, 13:00 tan, Vicar´en (Almeria) Akabak Europako Txapelketan parte hartzeko postuetan dauden taldeen artean egotea jokatzen zuen, eta partiduko porrotak ez du asko laguntzen. Hasieratik Almeriakoak markagailuan aldea hartzen joan ziren, eta Donostiakoak ezin izan zuten deus ere egin lehen zatian aldea hau murrizteko. Erasoan akats askorekin, baloi gehiegi galduaz eta huts egindako jaurtiketen bidez, Vicar taldeari lana erraz utzi zioten , eta hauek, gauza haundirik egin gabe, atsedenera 6 goleko errentarekin joan ziren (13-7). Bigarren zatian Donostiakoak indar haundiakin eta jokua obetzen, aldea murrizten joan ziren. Badirudi entrenatzailearen hitzak aldagelan bere eragina izan zutela, bainan aldea haundia denean, nahiz eta defentsan obetu eta ate aurrean zuzen egon, azken emaitzak ihes egiten du, azken emaitzak erakusten duen bezala. 22-19. Gol gehien lortu zituen jokalaria Tati Garmendia izan zen, 10 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan izango da, Larunbatak 25 ean, 19:30 tan, Elche´ren aurka. Epaileak Euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.
Eskubaloiko taldeak bere partiduak gainditu dituzte, beraien sailkapenetan finkatzen. 2. Nazionalak, igandean, 12:00 tan Barakaldon jokatzen zuen Dosa Salesianos´en aurka. Itxuraz partidu erraza izan behar zuen baina gauzak korapilatu egin ziren eta atsedenera 12-12 emaitzarekin eldu ziren. 2. zatian berriz, asko obetu zuten eta 4-16 partzialarekin partidua irabaztea lortu zuten 16-28. Gol gehien lortu zituzten jokalariak Patrizia Elorza (7 gol) eta Idoia Zearreta (7 gol) izan ziren. Aipatzekoa da Amaia Otero, belauneko lesioa gainditu ondoren, txapelketara itzuli dela eta 10 minutuentan 3 gol sartzea lortu zuela.!!! Zorionak Amaia!!!. Hurrengo partidua Bilbon jokatuko dute, larunbatak 25´ean, 20:30 tan, San Adrian´en aurka.
Talde jubenilak larunbatak 18 an, 16:00 tan, Legazpian, Aitxuri Jatetxean aurka jokatu zuen eta 21-29 emaitzarekin amaitu zuen. Partidu oso ona jokatu zuten eta batez ere Naiara Elgarrestak golak sartzeko erakutsitako erraztasunarekin (17 gol). Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 26, 12:00 tan, Arrate taldearen aurka.
Kadeteak Bidebietan jokatu zuten, igandeak 19, 12:00 tan, Zarauzko Amenabar taldearen aurka. Lehen zati berdindu baten ondoren Bera Berakoak izan ziren alde txiki bat lortu zutenak atsedenean(10-8). Bigarren zatian obekuntza haundiarekin, partiduare jabe egin ziren eta 18-13 ko azken emaitza lortu zuten. Golegielea Naiara Silva izan zen, 6 golekin. Hurrengo partidua Bidebietan jokatuko dute, igandeak 25, 10:00 etan, Urnietako taldearen aurka.
Hurrengo larunbatean, 25 ean, 19:00 tan, Bidebietan, Akabak Elche-Mustang taldea izango du aurkaria.Sailkapeneko 9. postuan aurkitzen dira, Donostiakoengatik 6 puntura. Joan den denboraldian, Zulai Agirre, Bera Berako jokalaria, talde honetan jokatu zuen. Talde gaztea eta borrokaria da bainan bere jokalari Poloniarrak min hartu zuenetik gora behera haundiekin dabil. Lehen itzuliko azken partidua da eta Akabako jokalariak denboraldi honetan zerbaitz lortu nahi badute, garaipena lortu beharko dute derrigorrez, sailkapenean goi postuetatik ez urruntzeko. Epaileak Euskadiko Bañuelos eta Karrera izango dira.