Taldeko Iker Fernandez prestatzaile fisikoak eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko (CPT) Mar Garcíak eta Idoia Eskurzak zuzenduta, test fisikoak bete dituzte gaur goizean Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariek.
BAT Basque Team babeslea izanik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailako Kiroletako Zuzendaritzapean dagoen eta Faduran kokatzen den zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen ditu Bera Bera Eskubaloiak.
Horrela, denboraldiaurrea beteta eta lehiaketan hilabetea eman ondoren, Bera Bera Eskubaloiak hainbat adierazle fisikoak neurtu egin nahi izan ditu, jokalarien errendimendua hobetze aldera.
Ariketa ezberdinen bidez neurketak jaso dituzte: abiadura lasteketan, abiadura eta norabide aldaketa, jaurtiketako abiadura eta salto andana, “beheko enborrean lesioak saihesteko” azaltzen du Iker Fernándezek.
Horrelako testak urtean bizpahiru aldiz egiten ohi dira, oso baliagarriak dira banan-banan balorazioak egiteko eta jokalarien entrenamendu saioak neurrira egiteko. Horrez gain, denbora batez jarraipena egiten da eta Bera Bera Eskubaloi taldeko teknikariek eskura dituzte jokalarien egoera fisikori buruzko datuak.
Emaitzen zain, gustora atera dira egindako frogekin.