Aurreneko lau jardunaldiak bete ostean, ez da harrritzekoa Itxako, Sagunto eta Bera Bera Eskubaloia sailkapeneko goiko aldean ikustea. Ucam Murcia eta BM Alcobendas ondo hasi dira, Elda Prestigiok arazo larriak ditu eta beraiekin batera launa puntukin daude Porriño –oso hasiera ona- Castro eta Rocasa. Mar Alicantek ez du egutegiarekin zorterik izan, Elchek etxean berdindu ditu bi partidak, Cleba Leonek hiru puntu ditu eta Kukullagak eta Gijonek oraindik ez dute punturik lortu.
Kukullaga, Itxako, Gijon eta Mar Alicante taldeen aurka jokatu ostean, Bera Bera Eskubaloia da gol average delakoa onena duena. Donostiarrak gol gutxien jaso duen taldea da eta Itxakorekin batera golegile nagusienak ohorezko mailan, nafarrak baino bi gol gutxiago sartu dituztelarik.
Bera Bera Eskubaloiak 83 gol jaso ditu, partidako 21 gol baino gutxiago. Reyes Carrere entrenatzaileak etengabe eskatzen ari zaiena jokalariei, hau da, defentsa sendoa izatea, hain zuzen. Darly Zoqbi atezaina bermatzen du berau.
Bestetik, Eider Rubio da taldeko golegi nagusiena 19 golekin; Bertak 17 sartu ditu; Carvalhok, 16; Bea Fernández eta Eli Pinedok, 15 eta Punkok, 14.
Goiz-arratsaldez entrenatu dira gaur Carvalho eta Mena piboterik gabe, izan ere, Brasilgo eta Argentinako selekzioekin daude Joku Panamerikarretan parte hartzeko. Bera Bera Eskubaloiko jokalariek jai izango dute bihar eta ostegunean nahiz ostiralean lanera itzuliko dira Leongo partida prestatze aldera.