Mar Alicanteri irabazteko sufritu egin zuen Bera Berak (24-22)
Partida bukatzeko bost minutu falta zirela ikusi du alde Bera Bera Eskubaloiak Mar Alicante arerio zuzenaren aurkako norgehiagoka, izan ere, alancatarrak aurretik izan dira ordurarte.
Lehenengo zatian, Bera Bera Eskubaloi taldeko defentsak ezin izan du Alacanteko erasoa kontrolatu, Eli Pinedok Isabel Ortuño estu hartu arren. Donostiarrak ez dira erasoan fin ibili, 11-13 partzialarekin amaitu da lehenengo zatia eta Bera Berak partida irabazteko sufritu beharko zuela itxura hartu dio Bidebietak.
Horregatik, Bera Bera Eskubaloiak defentsa estutu du Mar Alicante taldearen eraso jokoa geldituz. Kanporatzeak eta Castellanos atezainaren geldiketak Bera Bera gehiago estutu du. Eta erantzuna iritsi da partida amaitzeko 15 minutu falta zirela, defentsa ezin hobe aritu da, Darly Zoqbi esnatu egin da orduan eta Bea Fernandezek erasoan erantzukizuna beregain hartu du.
Bera Bera Eskubaloiak 45. minutuan 18-20 galtzen zihoan eta hamar minutu ostean 23-20 irabazten. Mar Alicantek 9 gol sartu ditu bigarren zatian eta azkeneko bi golak azken minutuan iritsi ziren.
Ondorioz, Reyes Carrerek zuzentzen dituen jokalarien garaipena izan da, defentsari esker lorturikoa, alegia.
Bera Bera 24 – Mar Alicante 22
Bera Bera (11+13): Zoqbi, Berta, Punko (1), Rubio (2), Bea Fernández (6), Carvalho (6), Pinedo (4), Yamiley, Altuna (2), Cuña (3), Ziarsolo y Campa.
Mar Alicante (13+9): Castellanos, Amorós (3), Barrios (1), Nuñez (3), Popovic (2), Krnic (2), Nuria (3), Isabel Ortuño (5), Maestro, Manaut, Tobiasen (3), Laura Ortuño,.
Epaileak: David Monjo eta Fernando San Pedro.
Partziialak: 2-3, 5-5, 5-7, 9-8, 10-10, 11-13 –descanso- 15-16, 17-18, 18-20, 20-20, 23-20, 24-22
Kanporatzeak: Carvalho, Rubio, Pinedo y Bea Fernádez por Bera Bera; Isabel Ortuño eta Popovicek txartel gorria ikusi du.