Rodríguez, Etxeberria, Azurmendi eta Ramon deitu ditu Euskadik
Euskadiko selekzioak Bera Bera Egiako kadete mailako Udane Rodríguez eta Maitane Etxeberria eta Nora Azurmendi eta Olatz Ramón jubenilak deitu ditu biharko, urriak 12, entrenamendu saioak betetzeko.
Horrela, jubenilak Fadurara joango dira beste 19 jokalariekin batera Euskal federazioak antolatu duen aurreselekziorako jardunaldia betetzeko. Eta kadeteak, berriz, Gasteizen bilduko dira maila bereko beste 21 jokalariekin.
Ondorioz, Udane Rodríguez eta Maitane Etxeberriak ezin izango dute Bera Bera Egia Kadete 2 taldearekin Eibar Eskubaloiaren aurka biharko –Bidebietan 12etan- partida jokatu. Bi ordu lehenago, goizeko 10etan, leku berean, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Ereintza Aguaplast izango du aurrean.