Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloiko Espainiako prestatzaile Jorge Dueñasek publikoki egin zuen atzo aurreneko zerrenda Joku Olinpikoak prestatze aldera. Bertan Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Bea Fernández daude.

Dueñasek deitu dituen 18 jokalariak ekainaren 24ean elkartuko dira eta uztailaren 4rarte lana egingo dute Andorran. Hortik 16 jokalariek osatutako zerrenda burutuko dute baina Londresera 14 bakarrik joan daiteke. Ondorioz Bera Berako Pinedo eta Elorza eta datorren urtean Fleury taldean arituko den Bea Fernández Joku Olinpikoak gertuago dituzte.

Zerrendan Nely Carla donostiarra ere agertzen da eta nobedadeak BM Alcobendase taldeko Mireya González lateral ezkertiarra eta Mar Saguntoko Beatriz Escribano zentrala dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores