Euskadi, V. Nazioen Kopan
Rakel Varelak Euskadiko prestatzaileak 14 jokalari deitu ditu larunbatean eta igandean Lleidako Agramunt herrian burutuko den V. Nazioen Kopan parte hartzeko.
Euskal selekzioak bihar, arratsaldeko 7etan, Galiza izango du aurrean, txapelketa arratsaldeko 5etan Catalunyak eta Britain Handiak irekiko dutelarik. Igandean, goizeko 10etan, hirugarren eta laugarren postua izango dute jokoan eta finala, eguardiko 12etan.
Andoiango zentrala Nagore Arizaga izango da Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalari bakarra. Joku Olinpikoak, nekea eta ikasketak galerazi dute Bera Berako jokalari gehiago izatea deialdian.
Euskal Selekzioko partaideak dira:
Ainhoa Azaola (Kukullaga)
Ainhoa Hernandez (Zuazo)
Enara Bayón (Kukullaga)
June Castaños (Kukullaga)
Leticia de Pedro (Eharialdea)
Nagore Arizaga (Bera Bera)
Nahia Galarza (San Adrian)
Nerea Elicegui (Basauri)
Oihane Gil (Zuazo)
Oihane Gómez (Elgoibar)
Patricia Aisa (Kukullaga)
Silvia Rodríguez (Kukullaga)
Tania Yañez (Castro)
Yanire Etxabe (Kukullaga)
Gipuzkoa infantil mailako selekzioa
Bera Bera Eskubaloi taldeko Nahia Arana jokalaria deitu dute igandean Gipuzkoako infantil mailako selekzioarekin entrenaldi batean parte hartzeko. Saioa Usurbilgo Oiardo kiroldegian burutuko da goizeko 10etatik 12ak arte.