Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloi ligan Bera Bera Eskubaloiak utzi dizkigun datuen hirugarren irakurketa eginez, esan daiteke lortutako hiru goletik bi baino gehiago kontraerasoetan eta barneraketan iritsi direla. Izan ere, golen %35a kontraerasoen bidez gauzatu ditu Bera Berak eta hirutik bat barneraketak erabilita. Horrez gain, kanpoko jaurtiketak %14a suposatu da; pibotea, %8a eta penaltiz, %10a. Talde teknikoak jasotako eta aztertutako datuen arabera, erasoan Bera Berak guztira %63ko portzentajea lortu du. Jaurtiketak eman diren lekuei erreparaturik, zazpi metrotatik %79tan asmatu egin dute; kontraerasoen, %76a; pibotean, %69a; barneraken, %60a eta kanpoko jartiketen, %42a. Eli Pinedo izan da kontraeraso gehien gauzatu duena, bide azkarra erabili du sartu dituen golen %60an. Jokalari internazionala partida guztietan gola sartu duen jokalari bakarra ez ezik barneraketan ere trebea izan da. Matxalen Ziarsolok (%59) eta Melinda Bertak (%55) ere gol gehienak kontraerasoetan lortu dituzte, Dara Carvalho trebea izan da joku azkarrean, nahiz eta brasildarren %57ko goleak pibotean sartu. Azkenik, Eider Rubiok barneraketa gehien gauzatu dituen jokalaria da eta Bea Fernández kantabriarrak, kanpoko jaurtiketan. Bi jokalari hauek penaltien ardura beregain hartu zuten, donostiarrak %80ko portzentajea lortu zuelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores