Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean Guadalajan, Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanbladak onartu zuen arabera, datorren denboraldiko aurreneko tituloa, Supekopa, alegia, irailaren 1 edo 2an jokatuko da. Liga eta Kopako txapeldun Grupo Asfi Itxako eta, Kopako azpitxapeldun Bera Bera elkarren aurka izango dira bertan.

Era berean, ligari irailaren 8tik aurrera ekingo diote, egutegia iazko antzera delarik, ia bi hilabeteko etenaldia izango baitu azaroaren 17tik aurrea Eurokopa dela eta (Holandak antolatzeari uko egin zion eta Serbian izango da) eta urtarrilaren 9an berriro martxan jarriko da. Kopa, berriz, otsailaren 21etik 24ra bitartean izango da.

Entrenatzaileen ordezkari gisa Reyes Carrerek parte hartu zuen Asanbladan murrizketak izango dituen aurrekoantu onartu zen. Era berean, 2013-14 denboraldirako taldeak gutxitzeko proposamena baztertu egin zuten eta, jokalariekin hartutako konpromisoak bete ez arren, klubek formazio eskubideak eska ditzakete. Juan de Dios Roman presidenteak berriro ere ez dela aurkeztuko adierazi zuen saioan.

Horrela, nahiz eta berrikuntza gehiegirik ez izan, hasiera hasieratik denboraldi interesgarriari ekingo dio Bera Berak irailean, izan ere, bigarren Superkopa lortzeko aukera izango du eta ondoren emakumeen eskubaloiko ligako hiru jardunaldi jokatuko ditu –irailaren 8an, 15ean eta astean zehar- izan ere, kontrakorik esaten ez badute irailaren 22 eta 23an ‘lauko finalean’ izango baita Championseko multzoen fasera lortzeko txartela.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores