Pistan lortu beharko du Bera Berak Championseko ligako txartela
Gaur eguardian, zoritxarrez Asfi Itxakok datorren denboraldiko Champions League jokatzeari muzin egin diola adierazi du web orrialdean zabaldu duen prentsa oharrean. Espainiako ligako txapeldun gisa nafarrek multzoen ligan aritzeko eskubidea zuten; Bera Bera Eskubaloiak, aldiz, irailean kanporaketa bat gainditu beharko du, ‘lauko finala’ antzeko lehiaketa irabazi behar du 16 onenen artean egon ahal izateko.
Itxakok uko izana zurumurruak zabaldu ditu Bera Beraren inguruan, nafarren lekua hartzeko aukerak zirelakoan. Gainera, Arvor Frantziako txapeldunak ere hutsunea utzi du multzoen ligan, arazo ekonomikoak direla eta bigarren mailara jaitsi dutelako. Ondorioz Champions Leagueko multzoen fasean bi leku ziren betetzeko.
Orduak luzeak izan dira. Espainiako Federazioak ez du Bera Beraren kontsulta erantzuten jakin izan eta EHFra begira jarri dira. Honek @EHFMedia twitterren bidez informazioak zabaltzen hasi ditu, besteak beste, Suediako txapeldun Sävehof zuzenean multzoen fasera pasako zela eta hiru taldek Wild Card osatutako zutela.
Arratsaldeko azken orduan zalantzak argitu dira. Bera Bera Eskubaloiak ez du Itxakoren hutsunea beteko eta, horrez gain, bere egoera ez da ia aldatu. Hau da, iragarrita zegoen bezala, irailaren 22-23an ‘lauko final’ bati ekin beharko dio, finalerdia eta ondoren finala irabazi beharko ditu urriaren 13-14tik aurrera Championseko ligaxkan aritzeko.
Frantziako txapelketak utzitako bigarren hutsunea Wild Card bidez beteko da, Parisko Issy –azpitxapelduna-, Zvezda –hirugarren errusiarra- edo HC Leipzig –hirugarren alemaniarra- aukera izango dutelari.
Zozketa uztailaren 3an Vienan burutuko da .