Bera Bera

Select your language

Ez dio mesederik egin Bera Bera Eskubaloiari Itxakok Champions Leagueri uko izana, EHFk egin duen berantolaketak kaltetu duelako. Izan ere, uztailaren 3an Vienan ezagutuko dituen arerioen maila igo egin da.
 
Irizpideak irizpide,EHFk Alemania eta Errusiako azpitxapeldunekin batera kokatu du Bera Bera, hau da, Errusiako Rostov indartsua eta Alemaniako Buxtehuder taldea saihestuko ditu.

Halere, honako arerio batekin topo egingo du: Norvegia, Hungaria, Danimarka eta Errumaniako azpitxapeldunekin, hain zuzen, Trondheimeko Byasen, Budapesteko Ferencvarosi TC –Nerea Penaren taldea- , Viborg HK daniarra – Bera Berak fitxatu duen Adriana ‘Doce’ Castroren talde ohia eta aurretik donostiarren multzoan zegoena- edo Universitatea Jolidon Clij errumaniarra, alegia.

Mangué eta Bego Fernandezen Zajecar

Era berean Holanda, Polonia edo Serbiako txapeldun bat izango du aurrez aurre: MizuWaAi Dalfsen, Laczpol Gdynia edo Zajecar serbiarra, Marta Mangué eta Begoña Fernándezen taldea.

Eta laugarren taldea –teorian ahulena- Mazedoniako WMetalurg –iaz Eldari 27-22 irabazi zion fase honetan-; Turkiako Muratpasa Belediyesi ; Eslovakiako Iuventa Michalovce edo LC Brühl suizarra izango dira.

Halere, azken hauetako batek kanporaketa zuzena izango du rakinean hobeto kokaturik dagoen taldearekin: Byasen, FTC, Viborg HK edo U. Jolidon Clij, alegia. Gainontzekoek, horien artean Bera Bera, lau taldez osaturiko hiru multzotan banatuko dira, Championseko ligaxkan gelditzen diren hiru txartela eskuratze aldera.
 
Bitartean, Patricia Elorza, María Núñez pibotea eta Adriana ‘Doce’ Castro hegal ezkertiarra fitxatu ostean, plantilla osatzeko Bera Bera ezker laterala eta pibotea ekartzeko ahaleginetan dabil, aurredenboraldia Bidebietan abuztuaren 1ean hasiko duelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores