Bera Bera

Select your language

Azkeneko bi urtetan presidente izan den Amaia Ramirezek arlo profesionalean beste eginkizunetan murgilduko zela adierazi zuen, ondorioz, Bera Bera Eskubaloiko zuzendaritzako aurreneko lerroa utziko zuela alegia. Horrela, planifikatutako transizioa burutu da taldean. Horrela, Bera Bera Eskubaloiko kudeaketa lau zutabeetan oinarritzen da. Tati Garmendiak fitxaketak eta harreman instituzionalak beregain hartu ditu; Veronica Valverde harrobiko arduraduna da; Reyes Carrerek ohorezko maila zuzenduko du eta Eli Barreraren eginkizun nagusiena administrazio lana, alegia. “Kirol arloan maila gorenera iristea oreka ekonomikoa lortuz dira helburuak” adierazi du Tati Garmendiak. Jokalari ohiak onartzen du ohorezko mailan “iaz lortu genuena hobetzea da helburua”, horrek esan nahi du “zuhurtziaz, aurreneko aldiz liga irabazteko lehian arituko garela” eta, bestetik, “Championseko multzoen fasera pasatzea ere bai”. “Era berean, gure harrobia euskal ligan errotzeko aurreneko urratsak eman ditugu” azaldu du. Horretarako, Tati Garmendiak Gipuzkoako enpresei deia egiten die “Bera Bera bezalako proiektua babesteko”. “Balore positiboak zabaltzen dituen taldea da, aurten Donostiari eta Gipuzkoari behin baino gehigoetan berri onak emango diona eta marka bat promozionatzeko aukera aparta”. “Izan ere, Bera Bera ez da aldatuko, lehiaketa gorenak ez du itsutuko, aitzitik, gozatu nahi dugu eta ziur gaude gure lanaren poderioz klub honek inoiz lortu ez dituen altxorrak eskuratzeko aukerak izango ditu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores