Bera Bera Eskubaloiak datozen bi denboralditarako Nitsan Dunay israeldar gazte internazionala fitxatu du taldeko lehenengo lerroa indartzeko helburuarekin.
21 urte dituela, Israelgo txapeldun Bney Herzeliya taldean jokatu du, 2009 urteaz geroztik Europako lehiaketetan aritu delarik. Izan ere, iaz EHF Cupetik Errumaniako Zalau azpitxapeldunak kanporatu zuen Nitsan Dunay taldea. (Argazkian, Dunay gorriz 9 zenbakiarekin).
Dunayk, 1,70 zentimetro neurtzen dituena, lehenengo lerroko edozein posizioetan joka dezake. Halere, lerroen arteko jokua da azpimarragarriena, taldera ekartzeko arrazoi nagusiena. Reyes Carrere entrenatzaileak onartzen du “apostua dela, bai guretzako bai berarentzako” eta baikor da “gure jokura egokia izan daitekeelako”.
Denboraldi amaieran bost baja izan zituen Bera Bera Eskubaloiak. Orain arte lau fitxaketa egin ditu: Patricia Elorza lateral arabarra, María Núñez pibotea, Adriana ‘Doce’ Castro hegal brasildarra eta Nitsan Dunay israeldarra. Orain, pibote bat fitxatzea da lehentasuna.
Joku Olinpikoetan arituko direnak izan ezik, Bera Bera Eskubaloiko plantillak aurredenboraldiari abuztuaren 1ean ekingo dio. Datorren astean Vienan, uztailaren 3an goizeko 11etatik aurrera, Championseko multzon fasera pasatzeko aurreran izango dituen arerioak ezagutuko ditu Bera Berak. Irailaren 22 eta 23an lauko finala antzeko kanporaketa jokatu beharko dute donostiarrek.