Kadete mailako jokalariak osaturiko Bera Bera Eskubaloiko talde batek ekainaren 27tik uztailaren 1erarte XIV Granollers Cup Nazioarteko txapelketan parte hartuko du. Bertan 20 herrialde ezbedinetan 250 talde elkartuko dira.
Sona handiko txapelketa honek infantil, kadete, jubenil eta junior mailako neska eta mutilak biltzen ditu, eta alebin mailako mutilak ere bai. Klub bakoitzak bidaia, janaria eta loa beregain hartzen ditu. Bera Bera Eskubaloia F multzoan kokatu dute, Norvegiako hiru talde, Mar Sagunto eta La Salle Montcada taldeekin batera.
Horrela, Pors HK norvegiarraren aurka egingo du debuta ostegunean, arratsaldeko 8,20an. Ostiralean, eguardiko 1etan Mar Sagunto izango du aurrean, arratsaldeko 6,20an Norvegiako Tinlund izango da arerioa eta larunbatean Fyllingen eskandinabiarra izango da arerioa 18,20etan eta bi ordu beranduago, La Salle Montcada.
Partiden iraunpena ordu erdikoa izango da eta multzo bakoitzetik hiru pasatuko dira hurrengo fasera, txapeldunak final zortzirenetan eta bigarren eta hirugarrenak, final hamaseigarrenak jokatu beharko dituzte. Lehiaketa Granollers Cup atarian jarraitu daiteke.