Bera Bera

Select your language

Asteburuko emaitzen artean, senior mailako Egia Bera Bera eta Bera Bera Egia Infantil Bi taldeen garaipenak dira azpimarragarrienak. Euskal Ligan, Ermuan galdu zuten kadeteak nahi jubenilak, Gipuzkoako Txapelketan aritzen den kadete mailako taldeak galdu zuen Bidebietan eta Errenterian Bera Bera Egia infantil Bi taldeak berdinketa lortu zuen.

Egia Bera Berak Atez Ate Usurbil 32-27 gainditu zuen igandean. Senior mailan ematen den laugarren garaipena eta ondorioz taldea lidergoan dago bakar bakarrik. Nagore Arizaga, Alba Menéndez eta Esther Arrojeria Elxetik etorri berriak jokatu zuten partida. Datorren ostegunean, urriak 25, Asador Basusta Pulpo taldea izango dute zain Zumaian.

Euskal Ligan, Ermuako Errotabarrik Bera Bera Egia kadete taldea 22-19 gainditu zuen eta jubenil taldea, 30-23. Porrotaz aparte, albiste txarrena izan zen Nora Azurmendiren lesioa belaunean, agian barneko lotura apurtuta izan dezake. Datorren asteburuan Zarautzen jokatuko dute Aiala ZKE taldearen aurka.

Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak aise galdu zuen Bidebietan (8-27) Eibar Eskubaloiaren aurka Gipuzkoako Txapelketan.

Infantil mailako taldeak, berriz, garaipena eta berdinketa eskuratu zuen estrenaldian. Bera Bera Egia Infantil Bi taldeak Udarregi Urnietari 2-30 irabazi zion eta Bera Bera Egia Bat 12nako berdinketa lortu zuen Errenterian Ereintzaren aurrean.

Argazkian: Uxue Ezkurdia, Nora Azurmendia, Olatz Ramón eta Esther Arrojeria aurrendenboraldiko irudi batean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores