Bera Bera

Select your language

Ez zen espero zuena. Txostena kostata iritsi da eta, gainera, aukera okerrenak bete egin dira. Vero Cuñaren ezker belaunari egin zioten erresonantziaren arabera galiziarrak lotailu gurutzatua apurtua du, ondorioz, sei hilabete beharko ditu sendatzeko eta denboraldiari ia agur esango dio.

Vero Cuñak Bidebietan Mar Alicanteren aurka partidan izan zuen lesioa ohiko jokaldi batean. Zentralak baloi bat lapurtu zuen zelai erdian eta zuzenean atera abiatu zen. Urratsak markatu zituen, jaurti eta airean zegoeala hots arraroa sentitu zuen ezker belaunean. Partida horretan gol bakarra sartu zuen, akaso berarentzako eta Bera Berarentzako golik tristena.

Atzo arratsaldeko azken orduan hotzikara eragin zuen albisteak Bidebietan. Veroren taldekideak galiziarra animatzen saiatu ziren. Cuñak astelehenean Gipuzkoa Poliklinikan medikua ikusiko du berriro ere eta orduan ebakuntzarako datak aztertuko dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores