Bera Bera

Select your language

Verónica Cuñak bezala, jubenil mailako Nora Azurmendik eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtuta du, ondorioz, sei hilabete baja izango da. Ermuan ohiko jokaldi batean hartu zuen mina belaunean Norak.

Euskal Ligako laugarren jardunaldiko partida jokatzen ari zenBera Bera Egia Errotabarri taldearen aurka. Ebakuntza egin ondoren sei hilabete pistatik at egon beharko du donostiarrak.

Egun 17 urte ditu Norak eta oso denboraldi interesgarria zen berarentzat, izan ere, Euskal Ligan aritzeaz gain, ohorezko mailako taldearekin maiz entrenatzen ari da. Abuztuan, esaterako, aurredenboraldia burutu zuen lehen taldearekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores