Duela bizpahiru aste, Valencia Aicequipek taldea zuzentzeko Natalia Morskova historikoa fitxatu zuela ezagutzera eman zuen. Camp de Turia udalerrian bizi den jokalari ohiak Mar Valenciarekin Champions irabazi zuen 96-97 denboraldian Viborg gaindituta, finalean golegile nagusiena izan zelarik.
Horrez gain, Seulen eta Bartzelonako Joku Olinpikoetan brontzezko dimona eskuratu zuen eta nazionalitatea hartu zuenean Espainiako selekzioarekin aritu zen.
Entrenatzaile gisa Natalia Morskova gazteekin baino ez du eskarmenturik, halere, Mar Sagunto bildu duen Valencia Aicequip taldearen eskaintzea onartzerakoan ez zuen zalantzarik izan.
Talde gaztea da Valencia, sailkapenean erdialdean kokaturik dagoena, gainera, Porriñoren aurkako partida azaroaren 1era atzeratu zen EHFko bigarren txandan aritu behar zutelako. Kanporaketan Valur islandiarrak Europatik at utzi ditu valentziarrak.
Bihar Josean Gasca kiroldegian ikusteko aukera izango dugu, arratsaldeko 17,30etan ETBKSATek eskainiko duen partidan.
Argazkia: DeporteCienPorCien