Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanbladak, lehengo larunbatean Madrilen burutu zena, 2013-14 denboraldiko lehiaketako egutegia onartu zuen. Ondorioz, Bera Berak eta Kopako azpitxapeldun BM Rocasa taldeak Superkopa irailaren 7an jokatuko dute, oraindik lekua finkatuez delarik eta, bestetik, irailaren 14an egingo dute debuta ligan. Horregatik, Imanol Álvarez eta Martin Larrañagaren gidaritzapean Bera Berak abuztuaren 5ean hasiko du aurredenboraldia. Hasiera gogorra izango da donostiarrentzat, izan ere, urriaren 5etik aurrera Champions Leagueko multzoen faseari ekingo diote, hau da, sei partida zazpi asteetan, ligako jardunaldiak asteazkenetara pasatuz. Ostiralean Vienan burutuko den zozketan ezagutuko ditu aurkariak baina Györi txapelduna, Larvik, Buducnost, Krim, Hypo, Prodavka, e,a. izan daitezke. Selekzioak etengo du Liga urriaren 26an. Horrela, Bera Berak 17 partida ofizialak jokatuko ditu irailaren 7tik azaroaren 23 bitartean, Serbiako Mundiala eta Gabonetako oporraldia direla eta ohiko etenaldia egingo da orduan. Hamaikagarren jardunaldiarekin urtarrilaren 11n itzuliko da Liga. Europan jarraituz gero, otsailaren lehenengo asteburutik aurrera arituko litzateke Bera Bera. Kopa, berriz, otsailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko da azkeneko urtetan bezala, hau da, lehenenego itzuliko aurreneko zortzi taldeekin. Selekzioak beste astebete erabiliko du martxoa amaieran eta Aste Santuan –apirilaren 13tik 20ra bitartean- ez da jardunaldirik izango. Liga maiatzaren 17an amaituko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores