Bidebietan egin ohi dituzten saioetara jubenil mailako jokalariak hurbilduko dira, horien artean, Olatz Ramon pibotea. Reyes Carrerek, gutxienez, astero mutil talde baten aurkako lagunartekoa jokatu nahi du, lehiatzeko erritmoa ez galtzearren, Mundiala eta Gabonak direla, ligak ia bi hilabeteko geldiunea duelako.
Santo Tomas bezperarte entrenatuko dira jokalariak, ondoren hamar egun jai izango dituzte eta Bidebietara urtarrilaren 2an itzuliko dira bost egun beranduago BM Alcobendas taldearen aurkako partida prestatzeko, norgehiagoka zaila izango da madrildarrek donostiarrak adina puntu dituztelako.
Bera Bera Egia jubenil taldean aritzen diren Nora eta Olatz aukeratutako hamasei jokalarien artean egon ohi dira, izan ere urrian eta azaroaren hasieran Euskadirekin Faduran eta Hondarribian burutu zituzten konzentrazioan izan ziren donostiarrak.
Bestalde, Bera Bera Egia infantil A taldeal 6-12 irabazi zion Egiari eta B taldeak Ereintza B aurrean 4-19 galdu zuen.
Jubenil taldeak sendo darrai. Arabako Winbel Eharialdea taldearen bisita jaso zuen baina donostiarrek 32-24 nagusitu ziren, ondorioz, bigarrena sailkapenean Aloña Mendiri hiru puntuko abantaila ateratzen dizkio.
Azkenik, senior preferente mailako Egia Bera Berak 18-28 irabazi zuen Andoainen, CDB Leizaran taldearen aurka. Jokatutako hiru partidak irabazita, donostiarrak lidergoan dira.
Emaitzak: kadeteak; jubenilak; infantilak; senior preferente
Bera Bera Eskubaloiko kantabriarra Noruegan izan zen eta abenduaren 2tik 18ra bitartean Brasilgo Mundiala jokatzeko zerrendan egongo zela zirudien.
Horrela, Bera Bera Eskubaloiko hiru jokalarik jokatuko dute Mundiala: Eli Pinedok, Dara Carvalho brasildarrak eta Antonella Mena argentinarrak. Espainia, Holanda, Rusia, Korea, Kazastan eta Australiako selekzioek osatzen dute B multzoa. Rumania, Frantzia, Tunisia, Cuba eta Japonen aurka jokatuko du Brasilek eta Argentinak, Suedia, Danimarka, Kroazia, Uruguay eta Boli Kosta izango ditu aurrean.
Mundiala irabazten duenak Londreseko Joku Olinpikoetan aritzeko txartela eskuratuko du era berean. Brasil Londresen izango da Joku Panamerikarretan urrea lortu ostean. Zentzu honetan, gutxienez, Espainiak final zortzirenak jokatu behar ditu preolinpikoan izateko.
Arratsaldeko 5,45etan Bera Bera Egia jubenil taldearen txanda izango da, Gasteizko Winbel Eharialdea bigarrena sailkapenean dagoen taldearen aurka jokatzeko.
Infantil mailako taldeak bihar eguardian jokatuko dituzte partidak etxetik kanpo. ‘A’ taldeak Egian, 12,30etan Egia Bera Beraren aurrean eta ‘B’taldeak Beraungo kiroldegian Ereintza B taldearen aurka.
Era berean, Egia Bera Bera senior preferente mailako taldeak, azkeneko jardunaldian atsedena hartu ondoren, Andoainen jokatuko du CDB Leizaran taldearen aurka, arratsaldeko 5,30etan.