Bera Bera

Select your language

Gaur ilunabarrean Vienako Schönbrunn Jauregian burutu den zozketaren arabera, Bera Berak datorren denboraldiko Champions Leagueko multzoen fasean Norvegiako Larvik, finalera iritsi dena aurten, eta Kroaziako txapeldun HC Prodavka Vegeta taldeak izango ditu aurrean. Hirugarran aurkaria, bigarren txandatik irtengo talde hauek jokatuko dutena, 4. multzoko: Rostov (RUS), Fleury Loiret (FRA), Vardar (MKD) edo Jomi Salerno (ITA), alegia. Fasea irailaren 14 eta 15ean gauzatuko da, aurreneko biek osatuko dute finalerdi bat eta azkeneko biek, bigarrena. Finala irabazten duenak bakarrik lortuko du txartela. Teorian oso lehia zabala izango da. Aurkari hori izango da Bera Bera, urriaren 5 edo 6an, etxean hartuko duen taldea, multzoen fasean debuta eginez. Donostiarrek sei partidatako ligaxka bati ekingo diote zazpi asteburuetan. Debuta egin ostean, Bera Berak Kroaziara egingo du bidaia Prodavkarekin jokatzeko eta urriaren 19 edo 20an Norvegiako Larvik hartuko du Donostian, duela bi denboraldi Itxakori Europako txapeldun izateko aukera kendu ziona. Selekzioko norgehiagokak direla eta lehiaketak etenaldia izango du astebetez. Bera Berak Norvegiara bidaiatuko du azaroaren 2 edo 3an eta hurrengo asteburuan berriro etxetik kanpo arituko da, irailean argituko den lekura. Multzoen fasea azaroaren 16 edo 17an amaituko da Donostian, Kroaziako Prodavka Vegeta hartuz. Ligaxka honetatik, Main Round delako fasera aurreneko biak pasatuko dira, 2014. urtean otsailean eta martxoan burutuko den sei partidatako beste ligaxkara, alegia. Multzoen faseko hirugarren sailkatuak Cup Winnners’ Cup jokatuko du eta laugarrenak amaiera jarriko dio Europako ibilbideari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores