Infantil mailako bi taldek Urnietan jokatuko dute udal kiroldegian. Bera Bera Egia Infantil B Urnietako A KE taldeak izango dira aurrez aurre goizeko 10,45etan eta Bera Bera Egia Infantil A Urnietako B KEaren aurka arituko da 12 etan.
Senior preferente mailan, igoera poltsikoan duen Egia Bera Bera Errenteriara abiatuko da ligari amaiera jartzeko. Urtarrilak 29, larunbatean, arratsaldeko 6,30etan Ereintza izango du zain bertako udal kiroldegian.
Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko euskal kirolari baten bizitza kontatzen saiatzen da erreportajean. Kasu honetan, Eli Pinedok kirolari gisa emandako aurreneko urratsen berri emateaz gain, Bera Beran egitean ari den lana azaltzen du eta taldearen eragina berak dituen asmoetan, eskubaloian izandako esperientziak eta selekzioarekin lortutakoak, Europako txapelketan zilarrezko domina eta Brasilgo Mundialean, brontzezkoa.
Erreportajeak, besteak beste, egun Bera Berako entrenatzaile Reyes Carrereren eta Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasen adierazpenak jaso ditu.
Eli Pinedori buruzko erreportajearen aurrerapena
Donostiarrek Kukullagari bisita egingo diote bigarren itzuliaren hasieran. Bizkaitarrak iaz igo ziren ohorezko mailara eta bertan gelditzen borrokatzen ari dira.
Erreka Laranja peñak antolatu duen autobusa Bidebietatik irtengo da arratsaldeko 5,30etan larunbatean, urtarrilak 28, eta partida amaitu bezain pronto itzuliko da. Bazkideak eta 14 urte baino gutxiago dituzten bazkideen seme-alabek dohainik izango dituzte bidaia eta sarrera. Lekurik egonez gero edonork egin dezake bidaia 15 euro ordaintuta. Izena Erreka Tabernan eman daiteke, bihar arte, epea asteazkenean bukatzen baita.
Hilabete baino gehiago eten egon ostean, Egia Bera Bera senior preferente mailako taldeak partidak irabazten jarraitzen du igoera poltsikoan izan arren. Igandean Egian 30-21 menperatu zuen CDB Leizaran eta Ereintzaren aurka bukatuko du liga datorren asteburuan.
Jardunaldiko partidarik interesgarriena Egian eman zen, sailkapenean aurretik gelditzeko jokatu zen Egia Bera Bera eta Bera Bera Egiaren arteko derbia. Egiakoek 21-19 nagusitu ziren eta, ondorioz, hamaikagarrenak gelditu dira sailkapenean Bidebietakoak, aldiz, hamabigarrenak.
Infantil mailako taldeek puntu bakarra eskuratu dute. Bera Bera Egia Infantil A taldeak Bidebietan 9-20 galdu zuen Urnietako KE A taldearen aurrean, sailkapenean laugarren posturaino heltzeko aukerak galduz. Bera Bera Egia infantil B taldeak, berriz, CDB Leizaranen aurka berdindu zuen partida eta sailkapeneko erdialdean dago.
Argazkian, Ainhoa Gutierrez jubenila.
Emaitzak: infantilak, kadete, jubenil, senior preferente
Sailkapenak
Donostiarrek baino zenbaki hobeak partidarik galdu ez duen Grupo Asfi Itxako taldeak bakarrik ditu. Hamahiru norgehiagokak irabazteaz gain –Lizarrerian Bera Beraren aurka (27-26) eta Alcobendasen (23-25) baino ez ditu puntuak arriskuan ikusi- golegile nagusiena da Itxako -424 gol (partidako 32,61) eta gol gutxien jaso duen taldea ere bai -269 (partidako 20,69), Bera Berak baino hiru gol gutxiago, hain zuzen ere. Donostiarrek bigarrenak dira 377 gol (partidako, 29)- atea zulatzeko lanean.
Aipatzekoa da golegile nagusien zerrendan hamargarren postuan agertzen dela Itxako nahiz Bera Berako aurreneko jokalaria, Barbosa hain zuen (63 golekin). 58 golekin, Eli Pinedo da Bidebietako golegile nagusiena.
Bera Berak daturik azpimarragarrienak defentsari esker lortu ditu. Atezainak dira gol gutxien jaso dituzten ligan partida batean –11 gol Porriñoren aurka, Bidebietan- eta etxetik kanpo ere bai, azkeneko partidan, alegia, Ucam Murtziak 13 gol baino ez zituen egin.
Ondorioz, Bera Berak nota altuarekin amaitu du denboraldi erdia. Donostiarrek Leonen eta Elxen egindako hutsegiteak gainditu dituzte Sagunton, Kanarietan eta Murtzian iaz galdu zuten pista zailetan irabazita. Bitartean, menderaezin jarraitzen dute Bidebietan.
Bigarren itzulia larunbatean Etxebarrin hasiko da (20etan) eta hiru egun beranduago Bera Berak Itxako hartuko du Bidebietan (urtarrilaren 31n, 7etan) Europako kanporaketari heldu aurretik.