Azken 9 urtetan, etxetik at, 5. aldiz 16 gol edo gutxiago hartzen duela
Lehengo larunbatean A Guardakoa, Porriño- Canyamelar Valencia (18-21) norgehiagokarekin batera, jardunaldiko gol gutxien eman zuen partida izan zen. Eta Mecalia Atlético Guardésen zenbakiek oso ondo adierazten dute gipuzkoarren defentsa eta atezainen lana (16-23).
Atsedenaldian sei gol eta amaieran hamasei. Zenbaki hauek gutxitan ematen dira. Izan ere, iazko denboraldian Mecaliak bataz beste 26,6 gol sartu zituen A Sangriña kiroldegian.
Azkeneko hamarkadako emaitzei erreperatuz gero, Bera Berak beste zazpi alditan jaso ditu 16 gol edo gutxiago epe horretan, hiru aldiz 2003-04 denboraldian eta beste hiru, 11-12an.
Azpitxapeldun gelditu zen denboraldian, hirugarren jardunaldian Gijonen, Bera Berak 15-34 irabazi zuen, 2012ko urtarrilean (13. Jardunaldian) Ucam Murtziak 13 egin zizkion eta hurrengo asteburuan Etxebarrin Kukullagak, 16. Denboraldi horretan BM Porriñok 11 gol sartu zituen Bidebietan, 2011ko urrian.
Duela hamar urte, 2003-04 denboraldiak ia aurtengo hasiera izan zuen (15-23), orduan, Madrilgo Juventud Leganésen aurka irailaren 13an. Handik bi astera Rocasa 15 goletan utzi zuten donostiarrek (29) eta 12 goletan Granadako Transarnilla Iznalloz taldea 2004ko urtarrilean.
Eta azken hamarkadan Bera Berak bere atea 16 goletan edo gutxiago utzi zuen falta den partida Ribarrojan izan zen, 2010eko apirilean (16-37).
Iaz, Ligako txapelketa eskuratu zuen denboraldian, 17 goletan utzi zuen Itxako Lizarrerian (17-32) Poloniako taldearen aurrean Cup Winners Cupeko iraulketa ostean eta Zuazo Barakaldo, 18 goletan apirilaren amaieran.
Estadistikak
Lehengo larunbatean, Mecaliak 39 alditan jaurti zuen Ana Tempranoren ateruntz (Yamiley penalti batera atera zen) 16 gol sartzeko. Horietatik, penaltiz sei gol lortu zituzten (bederatzi jaurtiz), bi kontraerasoz, lau barneraketaz, kanpoko jaurtiketaz hiru eta alboetatik bakarra, Ana Tempranok %46,4a lortuz.
Bestalde, Bera Berak 37 jaurtiketa egin zituen 23 gol lortzeko. Eli Pinedok guztiak sartu zituen -bederatzi gol, lau penaltiz; Ana Isabel Martínezek bederatzi jaurtiketatik sei sartu zituen, Elorzak 8/4, Castrok 4/2 Dunayk 2/1 eta María Núñezek 1/1.
Zazpi metroetatik iritsi ziren lau golez aparte, kanpotik hamar, hiru barneraketa, eta kontraeraso, pibote posizioetatik eta albotik bina gol. Aipatzekoa da Matxalen Ziarsolok gola sartu ez izana, izan ere, iaz partida guztietan –Superkopa, Liga, Europa eta Kopa- sartu zuen gutxienez bat, A Sangriñan izan ezik, hasi eta berehala izandako lesio bat medio.