Hasteko Amaia Ramirezek “poztasuna” adierazi du taldeak egindako denboraldiaren aurrean, Ligan nahiz Kopan azpitxapeldunak izan dira, ondorioz, lehenengo aldiz Championsen arituko dira datorren urtean donostiarrak eta EHF kopan finalean dagoen Lada Togliatti taldearen aurka galdu zuen.
Presidentearen esanetan “lorpen honek zerikusia du azkeneko urtetan egindako lanarekin, izan ere, talde bat izatetik kluba izatera pasatu dugu, hau da, lehen goi mailan taldea bat genuen eta egun egitura bat, harrobia, eskola, infantilak, kadeteak, jubenilak eta Egiarekin batera, senior mailan beste talde bat, ondorioz, jokalari bati ibilbide osoa bermatzen dugu”.
Eskubaloiari buruzko plan estrategikoa
Amaia Ramirezek Bera Bera osatzen duten pertsonen guztien “lana” azpimarratu du “jokalariak, entrenatzaileak, bolondreseak, gurasoak, eta babesleak handiak nahiz txikiak” aipatuz.
Horrez gain, “kadete eta jubenil mailetan Gipuzkoako txapelketa irabazi dugu, euskal ligan arituko gara datorren denboraldian eta kadete mailako taldeak Vigon Estatuko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu nahi du datorren asteburuan”.
Era berean, “Foru Aldundiarekin batera eskubaloiaren inguruko plan estrategikoa garatzen ari gara, Gipuzkoan kirola erregulatzeko” adierazi du. Horrez gain, instituzioen “inplikazioa” eskertu du “Foru Aldundia, udala, Eusko Jaurlaritza Garrai kontseilaritza eta BAT Basque Team Fundazioa”. “Lankidetza esparruak lantzen ari gara eta, uste dut, Donostia 2016 kultur hiriburua proiektuari beste baliabide bat izan gaitezke Europan”.
Defizitarik gabe
Kudeaketaz ere mintzatu da Amaia Ramirez, “aurtengo denboraldiak sortu dituen gastuak defizitarik gabe aurre egingo diegu” gutxik esan dezaketenea “oso ondorio positiboak ateratzen ditugularik”. Hori dela eta, erronka garrantzitsu bati heldu nahi dio, hau da, “Gipuzkoako eta Euskadiko eragile ezberdinak inplikatzea, Bera Berak gizarteak behar dituen baloreak zabaltzen dituelako”.
Horregatik, Bera Bera Eskubaloiko presidenteak Gipuzkoako edo Euskadiko enpresei gonbitea luzatzen die “proiektu honekin bat egiteko, krisi larri batean egon arren, gure kopuruek onargarriak direla uste dut markak lortzen duten ohiartzunarekin konparatuz gero”. “Bera Berak neurrira egingo luke lankidetza proposamena, ohiko babeslegoaz gain, banakako jokalariak babesteko aukera dagoelarik”.
Kontratu luzapenak
‘Zu ere Champions zara’ lemapean Bera Berak Bidebietan publikoari, babeslegoei, instituzioei, harrobiko taldeei… eskertu nahi die emandako babesa eta ligako azkeneko partidan, Ucam Murciaren aurka maiatzaren 12an.
Taldearen etorkizunaz galdetuta, Bera Bera Eskubaloiko presidenteak Libe Altuna eta Alba Menéndez zarauztarren kontratu luzapenak konfirmatu ditu, Altunak urtebetez eta Menéndezek bi urte gehiago. Horrela, Zoqbi eta Yamiley Rodríguez atezain, Eli Pinedo, Verónica Cuña eta Eider Rubio jokalariekin bat egiten dute Altunak eta Menénedezek eta, era berean, Matxalen Ziarsolo eta Nagore Arizaga batera egun taldeko bizkarezurra osatu.
Bajak
Bost jokalarik utziko dute taldea: Melinda Berta eta Anita Campak ez dute jarraitzeko aukerarik izan eta, bestetik, beste aukera batzu nahiago izan dituzte Anna Punkok eta Bea Fernándezek.
Era berean, Austriako Hypo taldeak Bera Berarekin adostu du Dara Carvalho pibotearen kontratuaren desegitea. Nonbait Brasilek 2016 Joku Olinpikoak prestatu nahi ditu. Bera Berak jokalari hauen “profesionaltasuna eta konpromisoa” azpimarratu nahi izan du eta “kirolean nahiz bizitzan arrakasta onenak” opa dizkie.
Fitxaketak
Amaia Ramírezek adierazi du Bera Berak “arlo ekonomikoa eta kirol arloak orekatuak nahi ditu”. Bestetik, “ilusioa eragingo duen jokalaria ekarriko dugu baina ezin dugu iragarri errespetua zor diogulako berari eta klubari”.
Era berean, bi piboteekin hitz egiten ari direla aipatu du Ramírezek, horietako bat Verónica Cuadrado da eta, “zaila izan arren, adostasun batera iritsiko garela uste dut”. Champions Bera Bera Eskubaloiak merkatua arakatzen jarraituko du Championsen Europako 16 talde onenen artean egon nahi duelako.
Horretarako kanporaketa bat gainditu beharko du irailaren 22 eta 23an. Uztaila haseran –dirudienez 4ean- lau taldeak osatuko dituzten multzoak ezagutaraziko dira. Irabazleak Championseko multzoen fasera lortuko du txartela eta horretarako bi partida irabazi beharko ditu, hau da, larunbatean –finalerdia- eta igandean, finala. Gainontzeko taldeek Cupwinners cup edo EHF cup lehiaketetan arituko dira. Egoitza lau taldeen artean erabakiko da.
Agurra
Azkenik, Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramirezek iragarri du “denboraldi amaieran zeregin hau utziko dut, Reyes Carrere –kirol zuzendaria- Eli Barrera –administrazioan- Tati Garmendia –giza harremanetan- eta Verónica Valverde -harrobiko koordinatzailea- laukotearekin partekatu dudan proiektua, alegia”.
“Denboraldi hauetan lorturikoa, kirol arloan eta ekonomikoan dagoen oreka, kudeatzeko lantaldea, jokalariak eta datozen hilabeteetan emango diren erronkak, ziur nahiz Bera Beraren etorkizuna ilusioz eta itxaropentsu ikusten dut”.