Bera Bera Eskubaloiak bihar arratsaldeko 6etan Elche Mustang izango du aurrean Altean emakumeen eskubaloi Kopako 33. edizioko final-laurdenetan (Fernando Fernández y Alberto García, andaluziarrak).
Aurten Bera Berak jakin badaki ez dela sorpresa bat izango. Ligan egindako ibilbidea, hiru porrotak medio eta erregulartasunak beste edizioetan ez bezala, finalean izateko faboritoen artean kokatzen dira donostiarrak.
Reyes Carrere entrenatzaileak eta Matxalen Ziarsolo kapitainak Kopak sortzen duen “ilusioa” azpimarratu dute. Reyesesk aipatzen du zerrenda–buru izanik “sentsazio desberdinak eragiten du”.
“Orain arte oso lehiaketa interesgarria zen guretzako, batez ere, ez genuelako asmatzen erregularrak izaten ligan” dio.
“Elche gainditu beharko dugu, Itxakorekin batera irabazi digun talde bakarra” gogoratzen du Reyesek “horrek arreta sortu behar digu baina, era berean, Bidebietan duela gutxi lortutako garaipenak konfidantza eman behar digu”.
Bere iritziz, Bera Berak txapelketa bat eskuratzeko aukera du. “Erronka dugu aurrez aurre, hau da, erregulartasuna baliatuz Kopa irabaztea, aurten zedozer irabazteko azken aukera, izan ere, urtea ondo doa baina ez dugu ezer irabazi”.
Reyes Carrerek azaldu du Elche gainditzeko “baloirik gabe taldeak egingo duen lana erabakiorra izango da”. Hortaz gain, “sendo defendatu, orain arte bezala”.
“Kopan dena da posible”
“Pozik eta ilusionaturik” ikusten du taldea Matxalen Ziarsolo kapitainak. “Kopa da denboraldiko ekitaldirik nagusienetarikoa, beti ilusio handiz aritu gara eta aurten ere bai”.
Bera Bera denboraldi bikaina egiten ari dela onartu du Ziarsolok, halere, “Kopan dena da posible” ohartarazi du horregatik “konzentrazioa” eskatzen dio taldeari.
Era berean, jokalari gisa “emozio handiz bizi dugu, hau da, partida guztiak finalak balira bezala”.
“Elche Mustang errespetatzen dugu” ziurtatzen du Matxalenek. “Elxen irabazi ziguten eta orain esan dezakegu ia ia etxean jokatuko dutela, adi egon beharko dugu” ohartarazi du.
Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírezek iragarritako Darly Zoqbiren kontratu luzapenaz gain, beste hiru jokalariak berritu dituela adierazi du.
Horrela, Bera Berarekin jarraituko dute bi urte gehiago Eli Pinedok eta Yamiley Rodriguez atezainak eta beste denboraldi batez, Veronica Cuña zentralak.
Amaia Ramírezek azaldu du klubaren asmoa dela talde sendoa osatu “egungo egitura mantenduz ligan sailkapen onena lortu duelarik datorren urtean Championsen aritzeko eta, bestetik, ekonomikoki proiektu orekatua bermatu”.
Horrez gain berretsi ditu oinarrizko baloreak: erronka, konpromisoa eta ilusioa. “Hori dena jokalari hauetan nabaria da”, horregatik, “eskerrak ematen diet proiektan sinisten dutelako”.
Kontratu hauek luzaturik eta kontutan hartuta Matxalen Ziarsolo kapitainak, Dara Carvalho piboteak eta Nagore Arizaga zentralak jarraitzeko aukera dutela, Bera Berak ia talde erdia osatu duela.
Darly Zoqbi atezainak adierazi du “oso pozik nago, aukera hau onena zen Liga irabazteko aukera dugulako eta Champions ona burutu”.
Zentzu honetan, Eli Pinedorentzat “arrakasta” da bigarren gelditzea. “Datorrena daukaguna baino handiago izan daiteke” dio ilusioz.
Verónica Cuña, berriz, pozik dago “lortutako helburuekin”. “Ezin nion muzin egin biziko dugunari” eta, horrez gain, onartu du “hemen oso gustora nago eta taldekideekin, bikain”.
Azkenik, Yamiley Rodríguez atezain gazteari “ilusio handia” egiten dio Bera Beran jarraitzea “Europan jokatzeko aukera eman dit, ligan bigarren gelditzeko eta datorren urtean, Champions izan daiteke”.
Apirilean kanporaketaren bat ospatu diren bost edizioetatik, lauetan finala jokatu du Bera Berak eta 2007. eta 2009. urteetan garaile izan dira donostiarrak.
90. hamarkadan ohikoa zen Kopa maiatzean jokatzea. Donostiarrek azpitxapeldunak izan ziren hiru aldiz, horietako bat, Donostian bertan.
XXI. mende hasieran arrakastak iritsi ziren. Eta guztiak, apirilean. 2005.
urtean Itxakok kanporatu zuen Bera Bera final-laurdenetan (35-36), 2006ko apirilaren 2an finala jokatu zuen Leonen Ribarrojaren aurka, 26-27 galdu zuelarik. Hurrengo urtean mendekua hartu zuen Bera Berak, izan ere L’Elianan (Valentzia) Itxakori irabazi zion final-laurdenak (29-28), Eldari finalerdiak (34-28) eta Ribarroja gainditu zuen (25-22) finalean, apirilaren 1ean, garai hartan jokalaria eta entrenatzaile lanak betetzen zituen Tati Garmendia ospitalean zela neumoniakin.
2008. urtean, berriro irabazi zion Itxakori Bera Berak, Lizarrerian eta finalerdietan baina Parc Saguntoren aurrean galdu zuen finala (27-33).
Bigarren Kopa Monóvarren iritsi zen (Alacanten) Itxako berriro ere finalerdietan gaindituz (21-20) eta Eldaren aurka (25-19) nagusitasunez aritu zen 2009ko apirilaren 5ean.
Apirila eta Levante txapelaren seinale dira Bera Berarentzat. Taldea entrenaldiak burutzen jarraitzen ari da apirilaren 12ko Elche Mustang taldearen aurkako kanporaketa prestatzeko. Bihar osteguna goizetik egingo dute saioa, astelehenean eta asteartean gauza bera eta asteazkenean Alteara egingo dute bidaia autobusez.
Asteburu honek emaitza onak eman dizkie senior preferente mailako Egia Bera Berari Aloña Mendi gaindutu (16-21) baitzuen eta Bera Bera Egia Infantil B taldeari Eibar Eskubaloiari 18-11 irabazi ziolako. Emaitza horrek, aldiz, ez zion bigarren postua eman Foru Aldundia txapelketan. Bestetik, Bera Bera Egia Infantil B taldeak porrota jaso zuen Federópticos Ikus Elgoibar liderraren aurrean (20-5).
Libe Altuna zarauztarraren gol batek 10-7 ezarri zuen Bidebietako markagailuan, Bera Bera eta Mar Saguntoren arteko partidak 24. minutua zeharkatu zuenean. Gol horrek taldeari arnasa eman zion lehenengo zati amaieran eta, era berean, 90-91 denboralditik ohorezko mailan dagoenetik klubeko 17.000. gola suposatu zuen.
Hegaletik ohiko jokaldia izan zen, Bera Berak baloia azkar mugitu zuen Libe Altunak jaso zuen arte eta zarauztarrak angelu luzean jarri zuen baloia Raquel Álvarez atezaina gaindituz.
Bera Berak aurtengo deboraldian 641 gol daramatza ligako 22 jardunaldietan, horietatik, 340 Bidebietan sartu ditu, hau da, etxean partidako ia 31 gol. Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuen arabera, donostiarrei 20 gol falta zaie ligan 14.000. golara iristeko. Bera Berak 1.909 aldiz zulatu du sarea Europako lehiaketa desberdinetan, Kopan, 1.062 eta Superkopan, 66.
Libe Altunak ez zekien ezer “partida amaieran esan didate”. “Horrelako datu estadistikoetan zure izena ikusteak ilusioa egiten dizu beti, halere, batez ere taldeak egindako partidarekin gustora nago eta Mar Sagunto bezalako arerio zail bati irabazi diogulako” adierazi du.