Onda Cero Gipuzkoa 2013ko Kirol Saria jaso du Bera Berak
Donostiako Astoria hotelean bart ospaturiko ekitaldian, Onda Cerok antolaturik, Bera Bera Eskubaloia, Futboleko Errealarekin batera, Gipuzkoa 2013ko Kirol Saria izendatuak izan zen.
Tripletea –Liga, Kopa eta Superkopa- lotu zuelako aitortza jaso zuen Bera Berak eta Champions Leaguen, Europako goreneko txapelketan oso paper duina egin duelako.
Klubeko presidente Fernando Diez Mintegi eta Matxalen Ziarsolo kapitainak Perfil Thermik enpresako arduradun Begoña Antolinen eskuetatik jaso zuten oroigarria. Presidenteak saria eskertzeaz gain babeslego baten beharra berretsi zuen eta Ziarsolok bertan bildutakoak gonbidatu zituen partidak ikustera Bidebietara, batez ere, urtarrilean burutuko direnak oso garrantzitsuak izango direlakoan.
Onda Cerok antolatu zuen ekitaldian, sarituak izan ziren, besteak beste, Caritas; Benito Lertxundi, kulturaren alde egindako ibilbide oparoa aitortuz; Donostia hiria bera, erre zenetik eta bereraikitzen berrehun urtea ospatzen ari denez eta aurten zendu den Josetxo Etxeberria, irratiko kolaboratzailea gogoan ekarri zuten.